GARA > Idatzia > Kultura

Patxi Etxeberria bertsolariari omenaldia Lasarten, oholtzan eta liburuan

p051_f02_97x76.jpg

Amagoia MUJIKA | DONOSTIA

Lasarte Oriako Bertso Eskolako kiderik zaharrena da Patxi Etxeberria. 78 urte ditu -urrian beteko ditu 79- eta 50 urte daramatza plazarik plaza. Eta oraindik ere jarduten du kantuan. Bertso Eskolak eta Ttakun euskara elkarteak oso garbi dute badirela arrazoi nahikoa Patxi Etxeberria omentzeko, ondo merezia duela, eta omenaldia ez ezik, bere bizitza eta bertso ibilbidea jasotzen duen liburua ere osatu dute. Atzo aurkeztu zuten Donostian Xabier Lasak idatzitako liburua eta datorren igandean, hilaren 27an, Lasarte-Orian izango den ekitaldiaren berri ere eman zuten.

«Patxi Etxeberria, 50 urtez plazagizon» liburuak Orion jaiotako bertsolariaren bizitza eta plazaz plaza marraztu duen bidea errepasatzen ditu, bai berarekin izandako solasaldietan eta baita bertso-lagun izan dituenen testigantzen bitartez. Etxeberria bera oso gustura agertu da emaitzarekin.

Datorren iganderako, berriz, omenaldia antolatu dute Lasarte-Orian. 12.00etan izango da ekitaldia Manuel Lekuona kultur etxean eta bertso saioan honakoak arituko dira; Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu, Unai Muñoa, Imanol Lazkano, Joxe Agirre, Txomin Garmendia, Koxme Lizaso, Jon Azpillaga eta Patxi Etxeberria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo