GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Avironen neurketa

Jokoa eta emaitzak bat etortzeko garaia da

J.L. I

Avironek etxetik kanpo lehen garaipena lortzeko aukera paregabea izango du gaur Albiren zelaian, 19.30etik aurrera jokatuko den norgehiagokan.

Baionarrek sailkapenean duten postua eta erakutsi duten jokoa ez datoz bat. Partida pare bat kenduta, sekulako maila ematen ari baitira zuri-urdinak, baina bi garaipen besterik ez dituzte lortu oraingoz, eta biak etxean izan dira.

Gaur, sailkapeneko azken taldea izango du aurrean, jokatu dituen partida guztiak galdu dituena. Beraz, zuri-urdinek aukera hori ezin dute alferrik galdu, eta sailkapenean gorantz egiteko beste urrats bat eman behar dute.

Jokalariei dagokionez, Pepito Elhorga izango da zuri-urdinen bajarik nabarmenena. Biarritzen aurkako derbian min hartu zuen eta oraindik ez da osatu. Hamabostekoa, pasa den astean jokatu zuenaren oso tankerakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo