GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

OHOREZKO MAILA

Gernikak azkeneko minutuan lortu du denboraldiko lehen garaipena

GERNIKA 30

EL SALVADOR 27

J.L. | DONOSTIA

Gernika Bizkaiak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen atzo, baina ez hori bakarrik: liga irabazteko faboritoetako bat menderatu zuen, erasoko puntua lortu zuen, eta garaipena azkeneko minutuan gauzatu zuen.

Partida gaizki hasi zen bizkaitarrentzat, bederatzigarren minuturako 0-14 galtzen ari baitziren. Aldiz, hortik aurrera ongi erreakzionatu zuten, eta lana gogotik egin ostean, azkeneko jokaldian lortu zuten garaipena.

Gernikarrek, gainera, entseguak egiteko erraztasuna agerian utzi zuten berriz ere. Atzokoan, sei lortu zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo