GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

ARETO FUTBOLA

Amaierara bitarte lanean jarraitzeak puntu bat eman dio MRAri

SANTA COLOMA 3

MRA NAVARRA 3

J.L. | DONOSTIA

MRA Navarrak azkeneko segundoan galduta zuen partidari buelta eman eta berdinketa bat lortu ahal izan zuen.

Norgehiagoka amaitzeko minutu bat besterik geratzen ez zenean, 3-1 galtzen ari ziren nafarrak. Dena galduta zegoela zirudien, baina Eseberrik bigarren gola egin zuen berdeentzat. Ezertarako astirik ez zegoela zirudien, baina etxekoek erditik atera, Kukok baloia lapurtu eta berdinketako gola egin zuen. Nafarrak ezin zuten sinetsi; are gutxiago kataluniarrek.

Gainontzean betiko hutsak egin zituen berriz ere MRA taldeak, baina ez zuten etsi, eta horrek berdinketa eman zien, eta ez da gutxi.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo