Bilboko Irola Irratiak programazio berriari ekin dio
2009-2010 denboraldi berria hasi du Bilboko Irola irratiak eta, horren harira, bakoitzak bere irratsaioa egiteko aukera izango duela adierazi dute. Gainera, «Semen y Anarquía» saioa itzuliko dela aipatu dute. Lehen emanaldian asturiar batzuk izan zituzten gonbidatu gisa, eta Oviedoko eszena musikala azaldu zuten. 107.5 frekuentzian entzun daitekeen irratiko kide egitera ere animatu dute jendea, 23 urte gehiagoz antenan mantendu dadin.