GARA > Idatzia > Mundua

Sarraskia eragin du Manilan azken 40 urteotako ekaitzik bortitzenak

Gutxienez 144 hildako, hamarka desagertutako eta 300.000 errefuxiatu utzi dituzte Filipinetako hiriburuan eta inguruetan eroritako euri jasa ikaragarriek. Azken lau hamarkadetako ekaitzik bortitzena izan da, eta euriteak eten egin diren arren, kaltetutako milaka bizilagunak erreskate taldeen laguntzaren zain daude. Bitartean, Filipinetako Gobernuak hondamendi egoera deklaratu du.

p020_f01_148x115.jpg

Noel CELIS |

Airetik begiratuta, lokatzezko itsaso baten itxura zuen atzo Manila Filipinetako hiriburuak, teilatuetan babesa bilatzen zuten biztanleek osatutako uharte txikiz betetako itsasoa.

Hildakoen kopurua 144 lagunetik gorakoa da eta 300.000 pertsonak baino gehiagok babes bila ihes egin behar izan dute, azken lau hamarkadetan pairatutako ekaitzik bortitzenaren ondorioz.

Soilik sandalia eta praka motzak jantzita zituen gizonak eusten zuen paperezko orrian, bi hitz irakur zitezkeen atzokoan: «janaria» eta «ura».

Manila eta inguruetako bizilagunek ez zuten aukerarik izan laguntzaren zain gelditzeko, eta urez gainezka zeuden bideak gurutzatzeari ekin behar izan zioten, seme-alabak eta euritearen ondoren onik gelditutako ondasun urriak lepoan hartuta.

Auto baten teilatua txalupa inprobisatu moduan erabiltzen zuten gizonak, soka baten laguntzarekin saiatu ziren duela egun batzuk arte kale izandakoak gurutzatzen.

Hondamendia nagusi da 12 milioi biztanle dituen hiriburuko auzo batzuetan. Bertako Gurutze Gorriko arduradun Gwendolyn Pangek azaldutakoaren arabera, auzo horien gainazalaren %80 urpean gelditu da.

Manilarren eta animalien gorpuak ur gainean ikus zitezkeen atzo, eta salbamendu lanetan ari ziren ontziek «slalomak» egin behar zituzten hondakinen artean.

«Ketsana» ekaitzak Manilan eragin zuen kalte gehien eta, hiriburuko zenbait puntutan, ura sei metroko mailara iritsi zen.

Rachelle Solis banketxe bateko arduradunak eta bere bi seme-alabek -6 eta 8 urtekoak- tragedia ekidin zuten, hiriburutik alde egitea lortu zutelako. Ur gainean luzatutako soka bat izan zen salbatzeko izan zuten bide bakarra. «Korronteari aurre egitea beste irtenbiderik ez genuen izan. Ez genuen laguntzaren zain gelditzerik», azaldu zuen Solisek behin arriskutik kanpo zela.

«Gure azken uneak zirela uste genuen. Nire seme-alabek ez zioten negar egiteari uzten. Hain zen indartsua korrontea, ezen seme-alabek gogor oratu behar baininduten... Gainera, urak zekartzan hondakinek kolpatu egiten gintuzten», azaldu zuen bizitako une latzak gogora ekartzerakoan.

Salbamendu lanak atzo gauerako amaituta egotea nahi zuten agintariek. Hala ere, ez zen posible izan eta, gaua iristean, biztanle asko urez gainezka zeuden auzoetan harrapatuta zeuden oraindik ere.

«Uholderik suntsitzaileena»

«Manilan ikusi ditudan uholde guztien artean suntsitzaileena izan da hau», azpimarratu zuen Dave Barnuevo Gurutze Gorriko boluntarioak. «Ur guztia hiriguneetatik ateratzeko denbora asko beharko da. Lokatzaren eraginez hainbeste loditu da ura, ezen puntu askotan pneumatikoak ura lepora arte genuela bultzatu behar izan ditugula», azaldu zion France Presse informazio agentzia frantsesari.

Hiriburuan, laguntzaile taldeek ume baten gorpua atera zuten basaren artetik. Beste bi hildakoren gorpuen ondoan jarri zuten, senideak identifikatzera hurbiltzeko zain.

Gertatutakoaren ondoren, Manilan eta denboraleak kaltetutako beste 25 probintziatan hondamendi egoera ezarri dutela azaldu zuen Defentsa ministro eta Hondamendien Koordinaziorako Nazio Kontseiluaren presidente Gilberto Teodorok.

laguntza

Filipinetako Gobernuak nazioarteko laguntza eskatu du, «Ketsana» ekaitzak kaltetutakoei asistentzia eman ahal izateko. Era berean, salbamendu lanen mantsotasunagatik barkamena eskatu du.

ERRESKATEAREN ZAIN

Filipinetan euria egiteari utzi dion arren, kaltetutako herritarren gehiengoak salbamendu taldeen laguntzaren zain jarraitzen du, errefuxiatuentzako zentroetara eraman ditzaten.

Alerta en el sur de China ante la inminente llegada de Ketsana

Las autoridades de la isla tropical china de Hainan, en el sur del país, emitieron una alerta por la inminente llegada de la tormenta tropical Ketsana, que a su paso por Filipinas causó la muerte de un centenar de personas, 23 desaparecidos y más de 300.000 desplazados, según informó ayer la agencia oficial china Xinhua.

Ketsana será la décimo octava tormenta que llegue a China este año, y llevará a la isla vientos de más de 90 kilómetros por hora, añadió la información.

Los observatorios meteorológicos advierten de que la tormenta podría aumentar su fuerza y golpear las costas del sur de Hainan, donde se encuentran localidades turísticas como Sanya.

China sufre cada año el paso de una veintena de tifones y tormentas tropicales por el sur y el sureste del país. Hace apenas diez días, el tifón Koppu causó nueve muertos y obligó a evacuar a unos 20.000 residentes en la provincia sureña de Cantón.

No obstante, en Asia Oriental el territorio más afectado ha sido Taiwán, donde el paso del Morakot causó cerca de 600 muertos y desaparecidos. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo