Gudari eguna2009
Zailtasun eta oztopo guztien gainetik, «Euskal Herriaren aldeko gudariak» gogoan
GARA
Orain hogeita hamalau urte Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru militante fusilatu zituztenetik Gudari Eguna bilakatutako irailaren 27an, urtero-urtero izaten dituzte gogoan «bidean eroritako militanteak» Euskal Herriaren luze zabalean egiten diren hamaika ekitalditan. Atzokoan ere, oztopoak handiak izan ziren arren, ezker abertzaleak kari berarekin ehunka lagun biltzea lortu zuen.
Bertan izateko «egindako ahalegina» goraipatu zen ekitaldiaren hasieratik. Izan ere, Euskal Herriko lurralde guztietatik joandako jendeak ezohiko bideak hartu behar izan zituen, baita poliziaren kontrolak gainditu ere, hitzordu berezian presente izateko.
Bertaratutakoen grina nabaria izan zen hasiera-hasieratik. Abesbatza batek «Lepoan hartu eta segi aurrera», «Txikia» eta «Kalera, kalera» abesteari ekin ziolarik, lepo zegoen aretoa abesbatza erraldoi bilakatu zen.
Jada beroa zen giroa are eta gartsuago jarri zen ekitaldia hasi bezain pronto, hildako gudarien senitartekoak, krabelin gorriak eskuetan, oholtzara deitu zituztenean.
Une hunkigarria
Hormak dardarka jartzerainoko txalo-zaparradak ez zuen etenik izan, Ken Zazpiren «Mendigoixaliarena» kanta amaitu arte. «Borroka da bide bakarra», «Gora eusko gudariak, «Agur eta ohore eusko gudariak» eta antzeko leloak hartu zioten txanda kantari. Soilik bi dantzari senideen aurrean jarri zirenean isildu ziren oihuak eta baretu zen zertxobait giroa.
Aurresku hunkigarriaren ostean, hainbat hitz hartze izan ziren. Ezker abertzaleko aspaldiko militante baten hitz sutsuak arretaz jarraitu zituzten. ETAren sorreraren aurrekariak gogora ekarrita eta frankismo garaiko urteak ardatz hartuta, «eskoletan irakasten ez den historiaren» une esanguratsuenak azaldu zituen, batez ere gazteei zuzendurik. «Ez ahantz, gure helburua euskal estatu sozialista erdiestea dela eta horretarako, zuek gazteok zaretela etorkizuna (...) zuek, militanteok, zaretela ezinbesteko», esan zuen, «borrokatzen garen bitartean Euskal Herriak aurrera egingo» duela ziurtzat jota.
Ekitaldiko mezu nagusia ezker abertzaleko ordezkari baten eskutik entzun zen. Hitza hartzera zihoala, jende artetik esparru desberdinetako hogeita bost burkide inguru oholtzaratu ziren, hizlaria sinbolikoki babestuz eta luzatutako mezuarekin bat zetozela adierazteko.
1959. urtean, Euskadi Ta Askatasuna sortu zeneko garaitik abiatuz, «haiek ere, egungoak bezala, Bidasoaren bi aldeetan garai gogorrak zirela, nagusiki sasi-muga horren hegoaldera kokatzen diren lau herrialdeetan», gogoratu zuen. Frankismo gorriaren erdi-erdian, PNVk «ahuldutako egitura lozorroan» zuela eta «men egiteko prest ez zeuden gizarte sektore gero eta zabalagoen erreferentzia bereganatzeko gaitasun ez izugarria» zuela, «ETA hutsune hori betetzera» etorri zela gaineratu zuen: «Gaur bezala, orduan ere PNVk nahiago izan zuen geldirik egon, garai hobeen zain geratu».
«Ez dabilen harriari goroldioa dariola» baieztatu ostean, «aldaketak borrokatik» datozela esan zuen: «Borroka eta konpromisoa dira herri honen askatasunari ate berriak irekitzen dizkioten tresna bakarrak eta horiek gabe, argi da Euskal Herriarenak aspaldi egina zuela. Ekinaren ekinez lortzen ditugu garaipen txikiak eta handiak. Azken bost hamarkadetan hori izan da, borroka alegia, ezker abertzalearen konstante nagusia».
Aro frankista atzean utzita, Estatu espainolaren «ustezko trantsizioa» Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan ez zela gauzatu baieztatu zuen eta, orduz geroztik, ezker abertzaleak gatazka gainditzeko mahaigaineratutako eskaintza eta proposamenen errepasoa egin zuen bozeramaileak, KAS alternatiba, Aljerreko elkarrizketak, Lizarra-Garaziko prozesua eta berrikiago izandakoa aipatuz.
Saiakera horietan guztietan «Estatuaren eta bere morroi erregionalisten errezeta» ezagutu dutela gehitu zuen: «Ezker abertzalea ahalik eta gehien ahuldu, aldaketa politikoa termino demokratikoetan ematea galarazi eta Estatuaren lurralde antolamenduaren eztabaida itxi erreforma estatutario baten bitartez».
Horretarako «Estatuek daramaten bidea» ezagutzen dutela esan zuen: «Errepresioa eta berriki berraktibatzen ari diren gerra zikina. Horren adibide gertuena Jon Anzaren desagerpena dugu. Jakin badakigu orain hogei urte horrenbeste sufrimendu eta heriotza ekarri zuten berdinak daudela atzean».
«Ez da hutsala izan»
Anza bezalako militanteen ekarpena ez dela hutsala izan nabarmendu zuen: «Haiei esker, aukera berriak zabaltzen zaizkio Euskal Herriari. Lizarra-Garazi garaian autodeterminazioaren alde loratutako gehiengo soziala hor dago eta independentisten arteko elkarlanaren premia inoiz baino agerikoagoa da. Gainera, benetako aldaketarako eskaintza bakarra ezker abertzalearen eskutik etorriko dela jakin badakite herritar sektoreek».
Amaitze aldera, hizlariak tinkotasunez baieztatu zuen, «norabide horretan, ezker abertzalea, independentzia eta sozialismoaren erreferentzia, indartzeko garaia» dela, «borrokan jarraitzeko garaia» dela.
Txabi Etxebarrietaz geroztik, «Euskal Herriaren aldeko konpromisoan mailarik garaienera, bizia emateraino, iritsi diren hildako gudariak» gogoratuta, ``Eusko Gudariak'' abestu zuten eztarriak lehertzerainoko indarrarekin. Aretoan nagusitutako burrunbak, hasieran bertsolari batek botatako hitzei zentzu osoa eman zien: «Sua ez da itzali, borroka ez da bukatu».
Los seis jóvenes detenidos el sábado por la noche cuando participaban en una manifestación con motivo del Gudari Eguna en Donostia quedaron horas después en libertad. Según informaron agencias de información, los seis jóvenes tienen la obligación de personarse ante el Juzgado cuando sean requeridos para ello. La Audiencia Nacional española había prohibido todos los actos, aunque han sido muchas las localidades que han rendido homenaje a militantes durante todo el fin de semana en actos que escapaban al control policial. En el celebrado en el barrio de Gros, la Ertzaintza arrestó a estas seis personas y cargó por la espalda en una manifestación de 150 personas y que se celebró alrededor de las 20.00, argumentando en este caso que no estaba comunicada.
GARA
Euskal Herriaren aldeko «milaka borrokalarien lanari eta bidean beren bizia utzi duten ehunka gudariei esker ez dute lortu Euskal Herria irenstea 50 urteotan. Zorionak honaino iritsi garelako».
Ekitaldian, espetxe espainol eta frantsesetan dauden ehunka euskal presoak eta euren borroka gogoratu zituzten. Beraientzat bereziki, «maite zaituztegu» ozena jaurti zuten.
«Madrilen eta Parisen bulegoak dituzten horiei» leporatu zieten Anzaren desagerpena: «Badakigu zeintzuk dauden bahiketaren atzean. Bada jakin bezate, ez dugula ez barkatuko, ez ahaztuko».
Dentro de la doctrina llamada de «tolerancia cero» que impide ciertos actos argumentando que suponen una «humillación para las víctimas del terrorismo», ayer en Zarautz se rizó el rizo. La Audiencia Nacional española había prohibido los actos de la plataforma Ahaztuak 1936-1977, con motivo del 34 aniversario de los últimos fusilamientos legalmente ordenados por la dictadura franquista. Y fue la Ertzaintza la que terminó identificando... a las víctimas del franquismo. En concreto, a dos hermanos de Jon Paredes Manot, Txiki, fusilado el 27 de setiembre de 1975.
Ahaztuak había hecho un llamamiento ante su tumba, en Zarautz. Al igual que ocurrió en Gasteiz, una dotación de antidisturbios de la Ertzaintza y agentes de paisano, auto en mano, se personaron en el cementerio. Ataviados con escudos, cascos, porras y peloteros, ordenaron retirar la ikurriña y la bandera republicana colocadas sobre la tumba, junto con cinco claveles rojos que hacían referencia a los cinco fusilados.
Aunque la madre, hermanos y otros familiares de Txiki trataron de explicar a los agentes que únicamente pretendían estar unos minutos en silencio en aquel lugar, los ertzainas obligaron a salir a todos del cementerio e identificaron a cuaatro familiares y allegados.
Fuera de Euskal Herria, en Catalunya, sí pudieron celebrar ayer un homenaje. Cerca del cementerio de Cerdanyola del Vallés, lugar en el que se produjeron los cinco fusilamientos, una veintena de personas colocaron una placa y realizaron una ofrenda de flores en su memoria.
El lugar elegido en Gasteiz para recordar a «todos los represaliados por el golpe de estado, la represión y la dictadura» fue el muro trasero del cementerio de Santa Isabel, «ya que fue éste uno de los sangrientos escenarios donde los franquistas asesinaron a decenas de militantes republicanos, comunistas, socialistas o nacionalistas», explicaban desde Ahaztuak. Una veintena de personas se reunieron en el citado muro, también ante la vigilancia de la Ertzaintza, que acudió lugar poco antes de las 12.30, hora de inicio del acto.
Los convocantes explicaron que habían recibido la noticia de la prohibición del acto a través de los medios, por lo que decidieron suspender el acto. A los cinco minutos, los ertzainas tomaron la palabra para recalcar que «este acto está prohibido y ya han pasado los cinco minutos de cortesía», por lo que exigieron que los presentes se retiraran del lugar y mostraron el auto emitido por la Audiencia Nacional española.
Varios de los allí reunidos, indignados, comentaban que «habrá que mandar a los jueces a que vayan al Valle de los Caídos a comprobar haber si Franco está muerto».
J.ARRONDO- Z.ETXEBERRIA