Hainbat lurraldetako lagunak izango dira Pirritx eta Porrotxen lan berrian
GARA | DONOSTIA
Pirritx eta Porrotx pailazoak disko berria grabatzen ari dira Andoaingo Garate estudioetan. «Irrien lagunak» izango du izenburu eta «hogei piezaz osatutako puzzlea» izango da.
Aurreko lanetan bezalaxe, lagun mordoak hartuko du parte disko honetan ere, eta euskaraz gain, mundu osoko beste hainbat hizkuntza entzun ahalko ditugu. Lagun horien artean dira, adibidez, O Sonoro Maxín talde galiziarra edo Dúo Jade bikote kubatarra. Azken hauek bi abesti kantatuko dituzte, euskaraz bata eta gaztelaniaz bestea. Ondarroako senegaldarrek ere euren hizkuntzatan kantatuko dute eta berezia izango da, halaber, Jon Maiak «abuela Maria Luisa»ri eskainitako sevillana, Lasarte-Oriako Semblante Aldaluz taldeak euskaraz abestuko duena.
Abestien hitzak pailazoek sortu eta antolatuak dira; musikari dagokionez, ordea, konposizioak eta moldaketak Xabier Zabalak landu ditu. Grabaketan lagun dituzte, besteak beste, Igor Telletxea bateria jotzailea, Oreka Tx, Tapia eta Leturia, Idiazabalgo Musika Eskolako haurrak, eta Luis Vega gitarra eta baxu-jotzailea.