GARA > Idatzia > Mundua

Parma tifoiak eragin lezakeen triskantzak beldurra zabaldu du

Aurreikuspenen arabera, Parma tifoia gaur goizean iritsiko da Filipinetako iparraldera. Haren haize bolada indartsuek adierazten duten arrisku maila altuaren aurrean, Gobernu filipinarrak hondamendi egoera ezarri du herrialde osoan eta ebakuazio lanak azkartu ditu. Bestalde, Ketsanaren ondoriozko lehen hildakoak aurkitu dituzte Laosen.

p024_f01_199x124.jpg

GARA

Parma tifoia, orduko 200 kilometroko haize boladekin, Filipinetara gero eta indar gehiagoz hurbiltzen ari dela iragarri zuten atzo.

Aurreikuspenek huts egiten ez baldin badute, gaur bertan kolpatuko du Parmak Filipinetako iparraldean dagoen Luzon uhartea. Gainera, «supertifoi» honek orduko 195 eta 230 kilometro arteko haize boladak eragingo dituela ohartarazi zuen atzo Zerbitzu Atmosferiko, Geofisiko eta Astronomikoen Administrazioak (Pagasa).

Atzokoan erakunde horrek igorritako azken oharrak zehazten zuenaren arabera, uhartedi asiarretik 150 bat kilometrora zegoen Parma, eta orduko 19 kilometroko abiadurarekin hurreratzen ari zen.

Tifoiak eragingo dituen kalteak arintze aldera, prebentziozko hainbat neurri iragarri zituen Gobernu filipinarrak. Besteak beste, uhartedi osoa hondamendi gune izendatu du Margarita Macapgal Arroyo presidenteak, eta ondorioz, herrialdeetako administrazioek larrialdietarako gobernu-fondoak baliatu ditzakete. Era berean, premia biziko gaien prezioen gaineko kontrola izan dezakete, Cerge Remonde Informazio ministroak aditzera eman zuenez.

Halaber, arrisku guneetan bizi diren 100.000 lagun inguru ebakuatu egin zituzten. Horren harira, Gilberto Teodoro Defentsa ministroak abisu garrantzitsua luzatu zien herritarrei: ebakuatzeko aginduei jaramonik egiten ez dieten horiek ez dituztela erreskatatuko.

«Ez dugu inoren bizitza jokoan jarriko haiek erreskatatzera joateko», ohartarazi zuen Teodorok telebistan emandako diskurtso batean.

Nazio Batuen Erakundeak ere, kezka azaldu zuen Parmak Filipinetan eragin ditzakeen kalteengatik.

Manila eta Ketsanak kaltetutako gainerako 25 probintziak dira arrisku gehien daukatenak, aurreko ekaitz tropikalak eragindako triskantzaren ondorioak nabarmenak direlako oraindik.

Herri-babes Sailak adierazi zuenez, 419.000 lagun inguru daude 526 harrera-zentroetan babesturik, eta beste 380.000 filipinarrek erakunde desberdinek ematen duten laguntzaren premia dute.

Gutxienez, 422 heriotza eragin ditu Ketsanak Asiako hego-ekialdean. Horietatik 293 filipinarrak ziren eta herrialde honetako 43 lagunek desagertuta jarraitzen dute.

Diru galera handiak

Orotara, Ketsanak 2,5 milioi filipinar baino gehiago kaltetu eta 5.102 milioi pesoko (74 milioi euro) diru galerak eragin dituela kalkulatu dute.

Meteorologoen arabera, Ketsana bera baino askoz indartsuagoa da Parma. Lehenbiziko horrek eragindako haize boladak arinagoak izan baziren ere, azken 40 urteotan jazotako uholderik kaltegarrienak ekarri zituen, eta Manila hiriburua ia urpean utzi zuen.

Filipinetako agintariak beldur dira, Parmak ez ote duen berez ia hautsita dauden Manilako isurbideak apurtuko. Izan ere, garai lehorrean ere arazoak ematen dituen sistema zaharkitua da, eta atzo, denboraletik bost egunera, kaleek urez gainezka jarraitzen zuten.

Filipinetatik kanpo, beste hainbat herrialde ere larri kaltetu zituen Ketsanak. Izan ere, uhartedi asiarretik irten zenean indarra hartu, eta ekaitz tropikala tifoi bihurtu zen.

Horiek horrela, 125 hildako eragin zituen Vietnam eta Kanbodian.

Laoseko Gurutze Gorriak atzokoan ezagutzera eman zuenaren arabera, 16 hildako eta 135 desagerpen eragin zituen herrialde horretan.

Laoseko Gurutze Gorrian hondamendien kudeaketan zuzendari lanak egiten dituen Bountheung Menvilayk azaldutakoaren arabera, uren «berehalako gorakada» izan zen heriotza gehienen eragilea.

Inguruotako herrialderik txiroenetakoa da Laos eta zazpi milioi biztanle ditu eta, horietatik 37.500 lagun ebakuatu behar izan zituzten. Orotara, 155.000 laostar kaltetu zituen tifoiak.

Advierten de que lo peor está por llegar a Indonesia

El devastador seísmo que afectó la ciudad indonesia de Padang, en la isla de Sumatra, es anunciado desde hace años por los científicos, que temen que lo peor está por venir.

Padang está situada en el límite entre las placas tectónicas Indo-Australiana y Eurasiática, una de las zonas con mayor actividad sísmica del planeta.

Sismólogos de todo el mundo coincidieron al afirmar que el terremoto del miércoles no era el que ellos anunciaban desde hace años.

Para Kerry Sieh, geólogo del Instituto californiano de Tecnología, el del miércoles es «una pulga comparada con el tigre que se prepara». Añadió que es «100% seguro que sucederá. La cuestión es saber cuándo».

Entretanto, Indonesia reclamó de nuevo ayuda internacional «para que manden trabajadores de rescate cualificados y con equipamiento moderno».

La Cruz Roja dijo que aún hay muchos pueblos devastados en los alrededores de Padang. Además, según datos oficiales, la cifra de muertos supera el millar. GARA

Mueren dieciocho personas en las inundaciones de Sicilia

El temporal procedente de las islas Baleares que azotó el sur de Italia provocó al menos 18 muertos, según el último balance de Protección Civil divulgado por medios italianos.

Además, al menos 40 personas resultaron heridas mientras la cifra de desalojados era cercana al medio millar.

La mayoría de las víctimas estaban atrapadas en el barrizal y basuras arrastradas por la corriente del agua y algunas de ellas fueron encontradas en sus coches.

Según los medios locales, varios edificios se derrumbaron en la ciudad de Messina a causa de un desprendimiento.

La Fiscalía de Messina abrió una investigación sobre lo sucedido y el derrumbe de edificios bajo la hipótesis de «desastre culposo».

Por su parte, el Consejo de Ministros decretó el estado de emergencia ante la gravedad de las inundaciones. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo