GARA > Idatzia > Mundua

Indiako enbaxadari eraso egin diote berriro Kabulen eta 17 hildako izan dira

17 pertsona hil eta 63 zauritu ziren Kabulen atentatu suizida batean, Indiako enbaxadatik gertu. Segurtasun neurri handiak izan arren, ia bi hilabeteko tartean bost atentatu izan dira Afganistango hiriburuan.
p017_f01_148x088.jpg

GARA |

Suizida batek gidaturiko bonba- auto batek eztanda egin zuen atzo, goizeko zortzi eta erdietan, Kabulgo erdigunean, Indiako enbaxada aurrean. Barne Ministerioak aditzera eman zituen behin-behineko datuen arabera, 17 hildako eta 63 zauritu izan ziren.

Leherketa gertatu zen inguruan enbaxadak eta Gobernuaren eraikinak daude. Afganistango eremu «babestuena» izan arren, ingurua txikituta gelditu zen. Hildakoen gorpuak, auto nahiz bizikleta zatiak nonahi ikus zitezkeen. Indiako enbaxadatik gertu, errepide erdian, tamaina handiko zuloa eragin zuen eztandak. Kalea anbulantziaz eta suhiltzailez bete zen.

Indiako Atzerri ministro Nirupamaren Raoren, aburuz, eraso suizidaren jomuja herrialde Indiako enbaxada zen. Ministroak adierazi zuenez, «erasotzaileak lehergailu ugari zeraman gainean eta eraikinaren horma bateraino iritsi zen. Argi dago enbaxadari eraso egin nahi ziola». Atentatuaren ondorioz, enbaxadako atea zaintzen zuten hiru poliziek zauri ugari izan zituzten. Nazio Batuen lur orotako ibilgailu txuri bat eta beste hiru auto kaltetu ziren leherketaren ondorioz. Horietako batean hainbat gorpu zeuden, AFP albiste-agentziaren arabera.

2008ko uztailaren 7an, erasotzaile suizida batek gidatzen zuen ibilgailuak eraikinaren sarreraren kontra talka egin, eta 60 pertsona hil ziren.

Atzokoa ia bi hilabeteko tartean gertatu den bosgarren atentatua da. Irailaren 17an, adibidez, hamar zibil eta Italiako sei soldadu hil ziren Kabulen NATOren auto ilara baten kontrako eraso suizidan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo