Muniain MundukoTxapelketara joango da
Athleticek Nigeriarako txartela ere ordaindu beharko du
Espainiako Federazioak Iker Muniainen deialdia berretsi du eta, hortaz, jokalaria Lezamatik urrun ibiliko da datozen bost asteotan.
Amaia U. LASAGABASTER |
Konfirmazio ofiziala besterik ez zen falta eta atzo iritsi zen. Iker Muniain bidaiatzeko prest izan beharko da berriro, Espainiako Federazioak 17 urtetik beherakoen Munduko Txapelketa jokatzeko deialdian sartu baitu. Bidaia txartela baina, Athleticek ordainduko du, jokalari zuri-gorria Lezamatik urrun izango baita hurrengo bost asteotan.
Luze hitz egin da egoera honen inguruan, Athleticen txoko guztietatik etorri dira kexak, baina emaitza ez da aldatu. Denboraldia hasi zenetik, lehen taldean lekua duen arren, Muniainek egutegi «profesional» ofizialetik at dagoen txapelketan parte hartu beharko du nahitaez. Sekulako esperientzia jokalariarentzat, dudarik ez, baina ez munduko Liga indartsuenetako batean aritzea baino handiagoa. Kaltetuena, hala ere, Athletic bera da, guztira zortzi partida jokatu baititzake jokalaria itzuli arte.
Muniainek, hasteko, datorren asteartetik urriaren 22ra, prestaketa saioetan parte hartu beharko du Las Rozasen. Horren ostean, Nigeriara joango da. Lehen faseari hilaren 26an ekingo dio Espainiako selekzioak eta azaroaren 1era arte iraungo du; pixkanaka sailkatzen joanez gero, final zortzirena jokatuko luke 5ean, laurdena 8an, finalerdia 12an eta finala, azaroaren 15ean. Muniainek, beraz, ezin izango ditu Sportingen, Getaferen eta Atleticoren aurkako partidak jokatu, ez eta Europa Leaguen Nacional taldearen aurkakoa eta Kopako lehen kanporaketako joanekoa. Espainiako selekzioa finalera heltzen bada zerrenda hori luzatu egingo da: Nacionalen aurkako bigarren partida, Kopa kanporaketako itzulikoa eta Ligako Racingen aurkako neurketa gehitu dira.
Athletici geratzen zaion aukera bakarra, egoera hobetzeko ahalegin horretan, jokalaria aurreko prestaketa saioetara ez joatea izango litzateke, datorren igandean -19.00etatik aurrera, klubak atzo jakinarazi zuenez- Sportingen aurkako norgehiagokan aritzeko aukera izateko.
Hortik aurrera, Espainiako selekzioaren kamiseta defendatu beharko du nafarrak. Baita Nigerian taldekide izango duen Athleticen gazte taldeko Jon Aurtenetxe ere.
Ezaguna atzerrian
Muniain, bitartean, horrelako erakusleihorik ez duela behar erakusten ari da. Europako prentsak hainbat titular eskaini dizkio azken egunotan, baita zurrumurruei atea zabaldu ere. Ausartena Ingalaterran entzun da, ez bakarrik Liverpoolen ustezko interesa azaldu duelako, datak ere zehaztu dituztelako baizik: abendua hain zuzen.
Tal y como dejó entrever Fernando García Macua la semana pasada, la Asamblea General Ordinaria del Athletic se celebrará el próximo lunes 26 de octubre.
Según se desveló ayer, la Junta directiva presentará un presupuesto de 58.693.000 euros, casi 900.000 euros superior al del año pasado. Algo mayor será el incremento porcentual en las cuotas de los socios, que ascenderá al 2'6%. Una subida sensiblemente inferior a la de temporadas precedentes, por lo que es probable que Fernando García Macua no tenga que volver a pasar por el mal trago de convocar una nueva Asamblea. Más aún teniendo en cuenta que el ejercicio vuelve a cerrarse con un ligero superávit, que asciende a los 85.856 euros.
La Junta, por otra parte, repetirá la experiencia del pasado año, convocando cuatro reuniones previas con los compromisarios, en las que se intentarán explicar al detalle las cuentas que se llevarán a la Asamblea. GARA