GARA > Idatzia > Kultura

ESZENAK

«Babiloniako Loreak», Antzerkiola Imaginarioa taldearen itzulera

Azken antzezlana aurkeztu eta bost urtera Bilboko konpainia honen itzulera hartuko du gaur Zornotza aretoak. Bi munduren alderatzea eskaintzen duen lan hau Ander Lipusen zuzendaritzapean egin da, Jon Gerediagak idatzitako testu batekin. Honek bere bizipenetan oinarritzeaz gain, «Beste kantu bat nahiz eta Auschwitz» poema ere landu du. Gaur 21.00etan aurkeztuko dute eta hurrengo asteetan Donostiako Gazteszenan eta Azpeitiko Antzerki Topaketetan ikusi ahal izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo