GARA > Idatzia > Kultura

Paleolitoko margoak aurkitu dituzte Debako Astigarraga haitzuloan

Azterketa sakonagoak egiteko daude, baina lehen azterketen arabera, Debako Astigarraga leize-zuloan aurkitutako margoek 20.000 urteko kronologia dute. Hain ikusgarriak ez diren arren, garrantzi zientifiko itzela dutela nabarmendu dute adituek. Dagoeneko haitzuloa babesteko txostena abian jartzeko eskatu diote Lakuako Gobernuari.

p034_f02.jpg

GARA |

«Ekaingoak eta Altxerrikoak bezain esanguratsuak ez izan arren, ordutik egin den aurkikuntzarik garrantzitsuena da». Hori eman zuen aditzera Marcos Garcia Diez Historiaurrean doktore denak Debako Astigarraga haitzuloan topatu dituzten Paleolito garaiko margoen berri ematean.

Atzo, aurkikuntza ezagutarazteko Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan egindako agerraldian azaldu zutenez, margoak abuztuan aurkitu zituen 2005az geroztik kobazuloaren indusketa arkeologikoa egiten ari den taldeak, indusketa babesteko erabiltzen ziren plastiko handi batzuk baztertu zituztenean. Lehen azterketaren ostean, jada Ekain ezagunaren alboan dagoen kobazuloaren ateak itxita daude eta babeserako txostena abian jartzeko eskatu zaio Lakuako Gobernuari.

Margoen inguruko txostena egiteaz arduratu den Garcia Diezek nabarmendu zuen, «ikusgarritasunari eta tamainari dagokionez nabarmenak ez izan arren, garrantzi zientifiko handiko» margoak direla hauek. Astigarraga haitzuloaren kokapenean jarri zuen arreta adituak: «Ekaingo haitzulotik gertu dago eta horrek inguruan etorkizunean aurkikuntza gehiago egiteko bideak zabaltzen ditu».

Margoak haitzuloaren hiru gunetan topatu dira: lehenengoan, 16 marra pare gorri topatu dituzte; «kolorea gutxitzen doala ikusten da ezkerretik eskuinera, eskuin muturrean daduen marrak kaltzitak estaliak azaltzen direlarik».

Bigarren gunean kolore beltzeko kontzentrazioa topatu dute kaltzitaren bilakaera handiko espeleotemaz estalia. «Zehaztasunezko ikerketa egin aurretik, esan daiteke, kolorante beltz honen multzo batek zaldiki baten zati baten itxura izan dezakeela, nahiz eta hipotesi hau oraindik ziurtatuta ez egon», zehaztu zuten.

Hirugarren gunean -bigarrenetik metro eskasera-, berriz, grabaturiko ildo txiki batzuk topatu dituzte. «Ildo horiek zentzu eta norabide ezberdinak dituzte eta, nahiz eta hasiera batean animalia itxura hartu, ezin izan da ziurtatu uste hori».

Garcia Diezek nabarmendu zuen oraindik aurretiazko azterketak baino ez direla egin eta beharrezkoa dela ikerketa sakonago bat gauzatzea xehetasun gehiago eman ahal izateko. «Posible da bertara egindako bisita berrietan figura gehiago topatzea», gaineratu zuen.

Ikerlariak aurkikuntzaren garrantzi zientifikoa nabarmendu zuen eta bereziki marra pareen zeresana: «Haitzetako margoen zailtasuna da praktikoki ia ezinezkoa dela hauei data bat jartzea, Astigarraga koban kontrakoa gertatzen da». Marra pareen kontzentrazioari dagokionez, «Gipuzkoan dagoen multzorik zaharrena» dela nabarmendu zuen: «Ia %99ko ziurtasunez esan daiteke 20.000 eta 22.000 urteko kronologia dutela»; orain artean topatutako gehienena 15.000 eta 16.000 urtekoa da.

Adituak azaldu zuen halaber, kobazuloan hainbat marra txiki aurkitu direla, eta horiek «arte eskematiko abstraktuarekin» lotu zituen. «Horiek garai modernoagoiei lotuta daude, orain 2.000-3.000 urtekoak».

Deskripzio lanaz haratago, Garcia Diezek aurkikuntzaren benetakotasunean sakondu nahi izan zuen. «Azterketa hauetan zortzi bat irizpide baliatzen dira eta ez dago bat ere kontraesakorra dena kasu honetan».

Bide horretan, bigarren konzentrazioa kaltzitako espeleotema lodiaz estalia dagoela adierazi zuen «eta gutxienez orain 200-300 urte margotutakoa behar zuela; eta orduan ez zen haitzuloetako margoa ezagutzen, beraz, ezin da pentsatu faltsuak direnik». «Horregatik, ezagutzen denagatik eta duen kokapenagatik ziurta daiteke beraz, kobazulo hau Historiaurrekoa dela eta Historiaurrekoaren barnean Paleolitokoa», nabarmendu zuen beste behin ere.

Margook, adituak aipatu zuenez, «oinarrizkoak izango dira lehenengo homosapiens gizakien jarduera sinboliko, erritual eta artistikoa ezagutzeko».

Sekuentzia estratigrafikoa

Debako Astigarraga haitzuloan azken lau urteetan egin diren indusketa lanen zuzendariak, Jose Antonio Mujikak, haitzulo honen garrantzia ez dela artearen inguruko aurkikuntzetara mugatzen adierazi zuen: «Sekuentzia estratigrafiko garrantzitsua du».

Aldundiak emandako dirulaguntzen eta hainbat adituren kolaborazioarekin egin diren indusketa lanetan hainbat maila zehaztu dituzte, tartean Erdi Paleolitokoa eta Behe Paleolitokoa, «azken hau Gipuzkoan dagoen aztarnategi zaharrenetarikoa».

Arreta berezia jarri zuen Mujikak duela 17.000 bat urte gertatu zen okupazioan; «horren garrantzia da posible dela hemen agertu diren margoen egileen edo aztarnak izatea». Horrela balitz, interesgarritzat jo zuen «haitzuloaren paretetako pitzaduretan agertu diren hezurrak datatzea, erlazioa ote dagoen jakiteko».

Garcia Diezek hezur horien zeresana ere aipatu zuen: «Esku bateko hatzekin konta ditzakegu hezurrak zirrikituetan barneratuta dituztenak. Hori erritual baten parte da seguruenik».

Marra pareak ere jarduera erlijiosoarekin erlazionatu zituen: «Egungo etnografiara jota, esan daiteke paretetako puntuak eta marrak, `paretaren ukitzeak' adierazten dituztela. Talde primitiboek paretak ukitzen dituzte naturaz gaindiko munduarekin kontaktuan jartzeko». Bere esanetan, egun, bada «diskurtsu zientifiko bat kobazuloen gainean; baina talde primitiboak kobazuloetan sartuz espirituen munduan sartzen dira eta paretak margotuz gure mundutik haratago dagoenarekin konektatzen dira».

Emozio handiz hartu zuen hitza, halaber, Munibe taldeko Miguel Sasietak. Bera izan zen 1967an Julen Juaristirekin batera kobazulo hau topatu zuena. «Orduan Joxe Miel Barandiaranekin lan egin nahi genuen, guretzat jainkoa zen». Gogora ekarri zuen taldeak bertan aurkitutako material paleontologikoa Joxe Miel Barandiaran antropologo ezagunari erakutsi ziotela, eta hark bidalitako aditu batek elur-orein hezurrak identifikatu zituen «oso bereziak zirenak».

Hala eta guztiz ere, aurkikuntza horren garrantzia horrenbestekoa zenik ez zutela inoiz pentsatu onartu zuen. «Gu hasiberriak ginen, ezjakinak». Horregatik, berrion aurrean oso pozik eta hunkiturik zegoela onartu zuen Sasietak.

Astigarraga haitzuloko ateak itxi egin dituzte eta oraingoz ikertzaileek baino ez dituzte zabalik izango, azterketak egin ahal izan ditzaten.

kultura

BEnetakoa

Margoen lehen azterketa egin duen adituak, Marcos Garcia Diezek, nabarmendu zuenez, erabili ohi diren zortzi irizpideetan ez dute kontraesanik topatu.

Abuztuan

Aurkikuntza abuztuan egin zuen kobazuloan 2005az geroztik indusketa lanak egiten ari zen taldeak, babeserako erabiltzen ziren plastikoak baztertzean.

haitzuloa

1967an topatu zuten Miguel Sasietak eta Julen Juaristik. 2005az geroztik indusketak egiten ari dira bertan eta lanen zuzendariak nabarmendu zuen sekuentzia estratigrafiko garrantzitsua duela. Erdi Paleolitoko eta Behe Paleolitoko mailak agertu dira bertan.

Ekaindik gertu

Marcos Garcia Diez historialariak margo berriak topatu dituzten tokia Ekain kobazulotik gertu dagoela nabamendu zuen eta oso positibotzat jo zuen gainera: «Horrek, hain zuzen, inguruan etorkizunean aurkikuntza gehiago egin ahal izateko bideak zabaltzen ditu».

«Ha de ampliarse la protección de Praileaitz»

La diputada de Cultura y Euskaara de Gipuzkoa, María Jesús Aranburu (PNV), explicó que informaron del hallazgo tanto al Ayuntamiento de Deba como al Gobierno de Lakua, que debe incoar el expediente de protección de la cueva.

A preguntas de los periodistas, Aranburu se refirió a la polémica suscitada en torno a las medidas de protección de Praileaitz. «La cueva, lo que se entiende propiamente por cavidad, siempre hemos dicho que con el decreto está protegida, y así seguimos considerándolo», afirmó. Sin embargo, matizó que «bien es cierto que por la influencia que puede tener en su entorno, las aguas fluviales, la falta de vegetación... consideramos que ha de ampliarse de 50 a 150 metros el área de protección máxima».

Su posicionamiento destaca porque en diciembre de 2007 el PNV no apoyó una iniciativa para instar a Lakua a modificar el decreto de Praileaitz y pidió paralizar cautelarmente la cantera de Sasiola. «Nosotros, desde un punto de vista estrictamente cultural, decimos que para entender un elemento es muy importante conocer y mantener el entorno donde ese elemento se ha desarrollado», reiteró. La diputada recordó que las instituciones tienen repartidas las competencias y que aprobar el decreto de protección le corresponde a Lakua, mientras que a la Diputación lo que le compete «es conservar, cuidar, divulgar y trabajar los espacios protegidos».

Respecto a la cueva Astigarraga, afirmó que en este caso «el Gobierno Vasco tendrá que poner en marcha el decreto de protección sin el inconveniente que tiene Praileaitz de la actividad económica existente». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo