GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Antzerki Jardunaldiek 13 euskal talderen lanak hurbilduko dituzte Getxora

Gaur arratsaldean hasiko dira bi asteetan zehar Getxoko hainbat gune antzerkiz beteko dituzten jardunaldiak. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere euskal antzerki konpainiek egiten duten ahalegina erakustea du xede hitzordu honek. Horrez gain, euskal antzerkiaren erakusleiho izan nahi du. Getxo antzokian egiten ari diren obrak direla-eta, Areetara lekualdatu dituzte helduentzako antzezlanak. Horien artean, «Lo que ellos ignoran de ella. Good sex, good day» Erre Produkzioena eta «Haritzaren azalera zehatza» Kukubiltxorena izango dira. Bestalde, San Nicolas plazan Gaitzerdi Teatroren «Otsoko» eta Markeliñeren «Terapia?» ikusteko parada izango da. Kaleak ere jasoko ditu hainbat antzezlan; hala nola Trapu Zaharraren «El concursazo» eta Pikor Teatroren «Ellas bailan solas» lana. Txikienentzat ere txotxongiloak eta pailazo ikuskizunak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo