
PIANO KONTZERTUA
Rosa Torres-Pardok Isaac Albeniz gogoratuko du bere mendeurrenean
Bilboko Fnac saltokian joko duen doako kontzertu didaktiko batekin, Rosa Torres-Pardok Isaac Albeniz (1860-1909) musikaria gogoratuko du bihar, 19.00etan, hil zeneko lehenengo mendeurrenean. «Isaac Albeniz. Musikaren kolorea» izenburuko saioan, Torres-Pardok, Estatuko pianistarik garrantzitsuenetakoa denak, Albenizen lan hautatu batzuk joko ditu: «El Puerto», «Corpus Christi», «Almería y Córdoba» eta «Canciones Inglesas» laneko pieza batzuk.