GARA > Idatzia > Ekonomia

Gazprom energia talde errusiarrak gasez hornituko du Txina

GARA |

Txinak Errusiarekin atzo sinatu zuen akordioaren bidez, Gazprom errusiar energia partzuergo handiak urtero 70.000 milioi metro kubiko gasez hornituko du herrialdea. Arduradunek ez zuten atzo argitu akordioaren zenbateko osoa zein den, ezta gasak izango duen prezioa eta jarraituko duen ibilbidea ere. Hala ere, Gazprom taldeko lehendakari Alexei Millerrek horniketa 2010. urtean hasiko dela adierazi zuen.

Ekainean ere saiatu ziren Txinako eta Gazpromeko ordezkariak atzokoaren gisako akordioa adosten, baina prezioari buruzko desadostasunen ondorioz, ez zuten lortu.

Gazprom partzuergoa munduko gas erreserba handienen jabe da, eta urtero gas gehien ekoizten duena. Zehazki, mundu osoko produkzioaren %17a berak sortzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo