Erronka berria
Helburua, gol gutxien jasotzen dituena izatea
GARA | DONOSTIA
Bigarren Mailako lehen postua lortzeko hainbeste izerdi bota ondoren, Reala beste helburu batekin arituko da hemendik aurrera: defentsan talderik onena izatea.
Denboraldi hasiera honetan, zuri-urdinek gol bakarra jaso dute azken hiru neurketetan. Iaz, aldiz, gipuzkoarrek 38 gol jaso zituzten amaieran -onenak izan ziren alderdi horretan- eta lehen bi mailetako batez besteko onena lortu zuten -0,90 gol jaso zituzten partida bakoitzeko; Guardiolaren Bartzelonak 0,92 jaso zituen bitartean-. Gainera, Bravo Bigarren Mailako atezain onena izendatu zuten.
Uneotan, gol gehien sartu duten taldeen artean, hirugarren tokian da Reala, baita gol gutxien jaso dituenetik bi gol eskasera ere. Taldeak harrobian dituen atezainak kontuan hartuta, ez dago zalantzarik atean talde indartsua dela uneotan Reala. Izan ere, Bravoz gain, Riesgo, Zubikarai eta Ramirez ditu, maila handiko atezainak guztiak ere.