GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BERTSOLARITZA

Hurrengo hitzorduak: Lapurdiko bihotzetik Gipuzkoako kostaldera

Bertsolari Txapelketa Nagusiak Lapurdi du hurrengo jomuga, Uztaritzen jokatuko baita laugarren final-laurdena, bihar, Kiroleta pilotalekuan, 17.30ean hasita. Sei bertsolari gazte igoko dira oholtzara, Joana Itzaina gai-jartzaile lanetan arituko delarik. Pilotalekuan 900 lagunentzako lekua izango da, eta sarrerak salgai izango dituzte bertako leihatilan, 16.00etatik aurrera. Igandean, bosgarren final-laurdena txapeldunaren herrira iritsiko da. Saioa Aritzabatalde kiroldegian burutuko da eta 1.100 bertsozaleentzako lekua izango da. Sarrerak, leihatilan, 16.00etan. Informazio guztia, hurrengo egunean Garako orrialdeetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo