GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Estatu frantseseko hauteskunde legediaren aldaketa, «menturaz» eskuinaren mesede

Nicolas Sarkozyren Gobernua lanean hasi da, 2012rako hauteskunde barrutien maparen erreformak aulkien banaketa aldatzea ahalbidetu dezan. Gobernuak dioenez, 2007an Konstituzio Kontseiluak egindako eskaera betetzea baizik ez du xede erreforma horrek. Nolanahi ere, ez dirudi etikoegia norbera mesedetzeko aldaketak egiteko boterea profitatzeak. Izan ere, kasualitatea ote da aurreikusitako hauteskunde barrutien mapako aldaketa horiek Gobernuan den indar politikoa mesedetzea? PSk, behinik behin, uste du erreforma eskuinaren gehiengoa betikotzeko ahalegina dela. Ikusteko dago, hauteskunde legediari dagozkion gaietan parlamentuko tradizioak aholkatzen duen bezala, hauteskunde mapako banaketa berrirako kontsentsurik izango den, datorren urteko erregio hauteskundeak baino lehen Asanblea Nazionala ez baita kontsentsuetarako lekurik aproposena, segurik.

UPMren prozedura hori ez da berria; aitzitik, ohikoa da -inguruko estatuak adibide- komenientziaren arabera legeak aldatzea boterea atxikitzea xede nagusia denean. Hartarako azalpen ugari eskain ditzakete, baina nekez logika demokratikoan konbentzitzeko modukorik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo