Independentzia Eguna eta Gazte Eguna ospatuko dituzte Anoeta eta Andoainen
GARA
Euskal Herriko gazte erakundea sortu zela 30 urte bete direla-eta, hainbat ekimen izango dira gaur. Tolosaldeko gazteek, esaterako, Independentzia Eguna antolatu dute gaurko Anoetan. Gazteek Euskal Herriak independentzia eta sozialismoan oinarritutako «gizarte justua» behar duela aldarrikatzeko eguna izango da. Goizean mahai ingurua eta mural margotzeak egingo dituzte, eguerdian gazte bazkaria eta arratsaldean kalejira eta poteoa. Gauean, berriz, Neguri Gorriak eta Banda Batxoki taldeak ariko dira.
Andoainen, bestalde, jaia eta borroka uztarturik «independentzia aldarrikatzeko» Gazte Eguna egingo dute gaur. Beste hainbat ekitaldiren artean, eguerdian manifestazioa eta bertso bazkaria izango dira. Gauean, Skasti, Apartheid eta Ingo al deu taldeek kontzertua eskainiko dute.