Manresako lubakietan ez da eguzkirik atera bilbotarrentzat
Mila gorabeheraren ostean, Ivanoven azken uneko puntuek erabaki zuten dema. Laugarren porrota segidan jaso du Vidorretaren taldeak.
MANRESA 62
BILBAO BASKET 57
Arnaitz GORRITI | BILBO
Manresa talde tragikoa da. Bizkaia Bilbao Basket ere, Unamunoren oinordekotza hartu nahian apika, saskibaloiaren sentimendu tragikoa lantzen ari da denboraldi hasiera honetan. Kalitatea faltan dute kataluniarrek eta kalitatea nork eta nola bideratu da bilbotarren arazoa. Hori horrela, ez da harritzekoa atzoko partidak lubakietan ematen diren borrokak gogoraraztea bati baino gehiagori.
Lubakietako borroketan, euripean, lokatza nahi adina izaten da, baita harriak, odola eta izerdia ere. Nola ez, negar malkoak ere ez dira faltan izaten milaka oinek zapalduriko lore koitaduen alboan. Bizkaitarrentzat, zoritxarrez, atzokoan ez zen garaipen osteko eguzki printzarik atera.
Mila gorabehera bizi izan ziren Nou Congost pabilioian, bai piztu eta itzali ibili zen markagailuarekin, bai kantxa barruko gertaerekin. Askoz hobeto ekin zieten etxekoek nola lehen hala hirugarren laurdenei. Vidorretarenek, berriz, erantzuteko gaitasuna erakutsi zuten bigarren eta laugarren laurdenetan, baina ez beren jokoa ezartzekoa. Nahiz eta lantzean behin bilbotarrak aurreratu, Manresaren erritmora jokatu zen partida, batez ere San Miguel eta Montañez kantxan zirenean. Blums, Moiso eta Markotaren eskutik partidari eustea lortu zuten Vidorretarenek, baina, Warrenek, aldiz, sasoi onena hartzeko asko falta zaiola erakutsi zuen.
Ivanoven azken minutua
Azken minutura iritsita, Javi Salgadok 57-57ko emaitza jarri zuen markagailuan hiruko batekin. Partida nola erabakiko zen asmatzea ez zen erraza, baina inork gutxik esperoko zuen Ivanov bulgariarrak jaurtiko zuenik hurrengo hirukoa -batez ere Montañez edo Gladyr kantxan zeudela kontuan hartuta-. Jaume Ponsarnau Manresakoen entrenatzailearen meritua da, antza, bere jokalariei irabazteko gai direla sinestaraztea. Bada, Ivanovek hiruko hori sar zezakeela sinesteaz gain, sartu ere egin zuen.
Bazegoen, ordea, berdintzeko betarik. Markotak, aldiz, ez zuen saskiratuko zuenik sinetsiko, huts egin baitzuen. Ezinbestean, falta mordo bat egin behar izan zituzten jarraian bilbotarrek, azkena jokalari bulgariarrari. Zaleen aupadaz, bizkaitarren laugarren porrota jarraian behin betikotu zuen jaurtiketa libreen marratik.
Gorabehera handiko partida izan zen. Markagailuan eta kantxan makina bat aldaketa izan ziren. Hala ere, erritmoa Jaume Ponsarnauren mutilek ezarri zuten eta horri esker lortu zuten garaipena etxekoek.
Habrá quien achaque, con razón, que el Fuenlabrada es un equipo que amasa victorias en el tramo inicial de temporada para no pasar apuros clasificatorios cuando el físico empiece a decaer. Habrá quien achaque que el equipo entrenado por Luis Guil es un triángulo compuesto por Chris Thomas, Gerald Fitch y Esteban Batista, y que los demás no pasan de comparsas. Habrá quien reste importancia al arranque liguero del cuadro fuenlabreño, pero, a día de hoy, ¿quién se atreve a jugar ante el Fuenlabrada?
Pocos equipos tendrán las ideas tan claras que el dúo Guil-Chus Mateo -segundo de Scariolo en la selección española en el pasado Eurobasket, un reconocido artista del scouting- y por eso aprovecha tanto sus virtudes la escuadra madrileña, con un espectacular pleno de MVPs en los cuatro primeros partidos. El último, Gerald Fitch, se marcó una valoración de 44 ante el Alicante, anotando 41 puntos, en su victoria por 90-82 en el polideportivo Fernando Martín.
El otro protagonista de la jornada no fue sino Ricky Rubio, polo opuesto de Fitch. En su reencuentro frente a su ex equipo, el Joventut, sólo anotó seis puntos, pero dio diez asistencias y robó cinco balones, liderando la paliza de los de Xavi Pascual a la Penya por 92-59.
Más problemas tuvo ayer el Real Madrid, que sufrió para batir por 73-66 al Murcia. Los de Messina triunfaron gracias a la calidad de Velickovic y Lavrinovic. Mientras, Valencia logró salir airoso de una plaza tan difícil como la de Granada y el Valladolid de Porfi Fisac sumó su segunda victoria a costa de un Gran Canaria que pierde muchos enteros cuando sale de La Roca. Precisamente ésa será la esperanza de Estudiantes, que aún no ha ganado, cuando mañana recupere el partido que no pudo jugar hace una semana por el brote de gripe A que asoló a su plantilla.A. G.