GARA > Idatzia > Mundua

Hautagaitza erretiratu eta boikot egiteko mehatxua egin du Abdullahk

Afganistango hauteskundeen bigarren itzuliari begira -hilaren 7an egitekoak- Hamid Karzai presidenteak agindutako konpromisoak ez dituela bete argudiatuta, hautagaitza erretiratzeko mehatxua egin zuen atzo Abdullah Abdullah hautagaiaren bozeramaile batek, eta beren jarraitzaileei bozkatzera joan ez daitezen eskatzeko asmoa iragarri. Haien ustez, berriz ere iruzurra gertatzeko arriskua dago. Oposizioko buruak gaur azalduko du behin betiko erabakia.

p029_f01_199x140.jpg

GARA

Abdullah Abdullahren taldeak, hauteskundeen bigarren itzulian Hamid Karzai presidentearen aurkari izango denak, hilaren 7an egitekoak diren bozei boikota egiteko mehatxua plazaratu zuen atzo, bozaldiaren gardentasuna berma dadin eskatu zituen zenbait neurri hartzen ez baldin badira.

Abdullahren hautagaitzako bozeramaileetako batek, Sayed Aqa Fazel Sancharakik, egin zuen mehatxu hori, Abdullah Abdullahk berak behin betiko erabakia zein den publiko egin baino egun bat lehenago.

«Bozetan ez parte hartzea erabaki dugu», azaldu zuen Abdullahren aholkulariak, eta horrek bere baitan «boikot egitea» ez dakarrela zenbait aldiz azpimarratu zuen arren, oposizioko buruzagiaren jarraitzaileei dei esplizitua egin zien, hauteskundeetan parte har ez zezaten.

«Gure jarraitzaileak etxean gera daitezela nahi dugu, baina horrek ez du indarkeriarekin zerikusirik», zehaztu zuen.

Atzo eginiko iragarpenak, Karzaik berak hauteskundeen bigarren itzulia egin ahal izateko hartu zituen konpromisoak betetzeko jarri zuen epearen amaierarekin bat egin zuen.

Hauteskundeetako Batzorde Independenteko (HBI) burua, Azizullah Lodin, kargutik kentzea zen oposizioak Gobernuari egindako eskaeretako bat, bozen aurreneko itzulian iruzur egin zela frogatuta geratu baitzen.

Era berean, hauteskunde prozesua amaitu arte Hezkuntza, Arazo Tribalen eta Barne ministroak kargutik kentzeko eskatu zuen Abdullah Abdullahk, haren ustez erakunde horiek ahalbidetu zutelako aurreneko itzulian gertatutako iruzurra.

Oposizioko hautagaiaren hirugarren baldintza, bere alderdiko 20.000 lagunei hauteskunde prozesuan kontrolatzaile izateko baimena ematea zen.

Azken exijentzia hori onartu egin zuen Hamid Karzairen Gobernuak, baina besteei, ordea, entzungor egin zien.

Auzitegi Gorenaren esku

Ez Afganistango Konstituzioak, ez hauteskunde legeak ez dute zehazten zein den jarraitu beharreko prozedura bigarren itzuliko hautagaietako bat erretiratzen denerako.

Dirudienez, Auzitegi Gorenak erabaki beharko du zein bide hartu behar den, hura baita Konstituzioa interpretatzeko ardura duen organoa.

Joan den urriaren 20an deitu zuen Hauteskunde Batzorde Independenteak bigarren itzuli bat, gertatutako iruzurra zela-eta Karzaik lortutako boz kopurua ez zelako lehen itzulian garaipena lortzeko bestekoa (botoen %50, alegia).

Batzorde horrek, dagoeneko, 15 milioi botopaper inprimatu ditu eta prest dauka hauteskundeak egiteko behar den materiala, barrutiz barruti banatzeko.

Gainera, erakundeak azaldu zuenez, lehen itzulian baino 200 hautesleku gehiago jartzeko ahalegina egingo dute. Horrela, behin betiko zifra baieztatu ez duten arren, bigarren itzulian 6.300 hautesleku inguru egongo lirateke.

HILLARY CLINTON

AEBetako Estatu Idazkari Hillary Clintonen iritziz, bigarren itzulia hautagai bakarrarekin egiteak ez dauka zertan zalantzan jarri bozaldiaren zilegitasun eta sinesgarritasuna.

El Ejército ataca los principales bastiones de los talibán en Waziristán Sur

El Ejército paquistaní aseguró en un comunicado que ha iniciado «una fase importante» en Waziristán Sur, al atacar los tres principales bastiones de la insurgencia talibán.

Según la nota enviada por los mandos militares, 33 milicianos murieron y cuatro soldados resultaron heridos en los «intensos» enfrentamientos de las últimas horas.

Esos combates, según ACNUR, han forzado el éxodo de 185.000 personas. Desde junio, cuando se inició la fase preparatoria de la ofensiva, han huido más de 250.000 las personas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo