Lagun Aro
Bere historiako hasierarik onena eskura du Lagun Arok
Lasoren taldeak defentsan oinarritu nahi du Murtziaren aurkako partida. ACB Ligako erreboteatzailerik onena den Chris Moss estatubatuarra gelditzea izango da gipuzkoarren lanik gogorrenetako bat.
CB MURCIA-LAGUN ARO
K.A | GASTEIZ
Lagun Aro GBC taldeak aukera paregabea dauka gaur historia egiteko. Ez dadila inor harritu «historia» bezalako hitz ponpoxo batek gordetzen duen hiperbole kutsuarekin. Baina halaxe da. Izan ere, garaipena lortuz gero, Donostiako taldeak ACB Ligan sekula egin duen hasierarik onena egingo bailuke. 2006-07 denboraldian, bosgarren jardunaldirako, garaipen bakarra eta lau porrot zituen orduan Bruesa izenez jokatzen zuen taldeak. Denok dakigu nola bukatu zuten urte beltz hura. Eta iaz, 2008-09an, bosgarren jardunaldirako, bi partida irabazi zituen, eta beste hirurak galdu.
Baina ez da izango guztiz erraza. Murtziak lau partidetatik bakarra irabazi du, baina Lasok ongi abisatu du ez zaiola kasurik egin behar datu horri. «Talde murtziarrak itxura ona eman du jokatu dituen lau neurketetan, bai galdu dituenetan, bai Manresaren aurka irabazi zuen hartan», adierazi zuen.
Jokatzeko modu ezberdina darabilten bi talde badira ere, ezaguna da Lagun Arok eta Murtziak errebotean egiten duten lan ona. «Garrantzitsuena partida orekatu bat egitea da; defentsan lan ona eginez, eta era burutsuan erasoz», esan zuen entrenatzaile gasteiztarrak. Cajasol eta Unicajaren aurka azken bi neurketak irabazi ostean, hirugarren partida jarraian irabaztea sekulako marka litzateke talde gipuzkoarrarentzat. Baina Lasok ongi daki hein handi batean defentsari esker lor dezaketela hori guztia: «Uste dut oso test ona dela orain arte erakutsi dugun mala defentsiboa mantentzeko», esan zuen.
Talde baten defentsa maila adierazten duten parametroak asko izan daitezke; tapoiak, berreskuraketak, eta nola ez erreboteak.
Saskibaloia maite duen jendeak ordu luzeak ematen ditu hemengo eta hango estatistikei errepasoak ematen, eta gaurko norgehiagokak ere badauka datuetan helduleku nabari bat. Bi taldeok errebotean datu izugarriak dituzte, bai Lagun Arok, bai Murtziak. Eta horren adierazle da bi taldeak erreboteen estatistiketako bigarren eta hirugarren postuetan egotea.
Guzti horren gainetik, gainera, talde bakoitzeko bi izen propio nabarmendu behar dira: Andy Panko eta Chris Moss. Sasoi bikainean dauden bi jokalari hauek ACB Ligako erreboteatzailerik onenetakoak dira. Murtzian jokatzen duen estatubatuarra sailkapen nagusiko lehen tokian dago, batez besteko 12 errebote harturik. ACBko historiara joanez gero, soilik Arvydas Sabonis handiak hobetzen ditu Murtziako jokalariaren datuak. Dena den, Andy Panko ere ez da urruti geratzen, eta partida bakoitzeko 8,25 aldaratze jasota sailkapeneko hirugarren postuan dago.
Denak prest
Badirudi Pablo Lasok jokalari guztiak izango dituela jokatzeko moduan. Azken egunetan zalantzazkoak izan diren bi jokalariak ere prest daude Murtziaren aurka aritzeko. Bernard Hopkins, Unicajaren aurka orkatilako zaintiratua izan ostean, normaltasunez entrenatu da asteazkenetik, eta David Doblasek ere gainditu ditu muskulu bikian zituen unadurak.
Con toda la plantilla en condiciones salvo un Walter Herrmann al que se espera para Navidades, pretende seguir en Valencia el ritmo impuesto por el Real Madrid en cabeza de la clasificación, después de que el Fuenlabrada pinchara por vez primera en la presente temporada por 88-66 ante el Xacobeo.
En su segundo año al frente del siempre complicado proyecto de Valencia, Neven Spahija pondrá a prueba la evolución del equipo gasteiztarra, que llega a la capital del Turia con la confianza de haber sumado el primer triunfo en la Euroliga y dispuestos a ratificar los pequeños pasos en la evolución del nuevo proyecto gasteiztarra.
Por contra, el club valenciano mantiene la duda para este encuentro del alero estadounidense Rawle Marshall, cuya continuidad en la plantilla está estudiando desde hace unos días por su bajo rendimiento según confirmó Spahija. Asimismo, el encuentro será el tercero que el equipo valenciano dispute sin el base Marko Marinovic, de baja por una lesión muscular, y por tanto el joven José Simeón continuará siendo el relevo en el puesto de base del francés Nando De Colo.
El equipo taronja parece más sólido que en pasadas temporadas, aunque ha protagonizado alguna que otra pifia, como el partido de ida en la Eurocup contra el Dexia Mons Hainaut, que consiguieron solventar el martes, teniendo que acudir a la prórroga para poder estar en la fase de grupos.GARA
Ezaguna da bai Lagun Arok, bai Murtziak errebotean lan handia egiten dutela. Bertan dira, gainera, ACB Ligako bi erreboteatzaile handi. Chris Mossek datu izugarriak ditu, eta partidako 12 aldaratze hartu baditu, Pankok 8,25 jaso ditu.