GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Europako deialdia

Caparrosek sasoian dituen jokalari guztiak sartu ditu

Diaz de Ceriorentzat «oso luze joan da» geldirik egon den denbora tartea, baina «abuztuan baino indartsuago» omen dago orain.

p034_f01_148x132.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

Bihar Madeirako Nacional taldearen aurka Europa Liga delakoan jokatzeko deialdia plazaratu zuen atzo Joaquin Caparros Athleticeko entrenatzaileak. Taldean azkenaldion pilatutako bajak kontuan hartuta, ez da harrigarria Utrerako teknikariak sasoian dauden lehen taldeko jokalari guztiak hautatzea. Horrez gain, bigarren taldeko beste bi jokalarik ere Portugalera bidaiatzeko aukera izango dute: Iñigo Perezek -hirugarren bider jarraian- eta Iago Herrerin hirugarren atezainak.

Orotara, 20 jokalarik hartuko dute Azores irletarako hegaldia: Iraizoz; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Castillo; David Lopez, Orbaiz, Gurpegi, Gabilondo; Etxeberria, Llorente; Armando, Iago; Etxeita, San Jose, Koikili, Iñigo Perez, Javi Martinez, De Marcos eta De Zerio.

Erietxea nahi baino gehiago ari zaio betetzen azkenaldion Caparrosi. Bezperan Gaizka Toquerok datozen hiruzpalau partidak galduko dituela jakin bagenuen, Ocio, Zubiaurre, Iturraspe eta Muñozekin batera -azken hau atzo berriro operatu zuten ezker orkatilatik, osatzean sorturiko arazoak konpontzeko-, Yeste, Susaeta eta Ion Velez deialditik aparte uztea deliberatu zuen atzo entrenatzaile andaluziarrak. Antza, jokalariotako batek ere ez du lesio larririk, baina Caparrosek nahiago izan du jokalarioi atseden ematea datorren asteburuko Racingen aurkako demarako. Ustaritz eta De Marcos, aldiz, bai sartu dira, nahiz eta Atleticoren aurka minez amaitu.

De Cerio

Portugalen izateko hautatuen artean, Iñigo Diaz de Cerio osatu berria. Aurrelari gipuzkoarrak abuztuan egin zuen debuta Athleticekin, tibia eta perone haustura larri bat gainditu eta gero, baina ezker zangoko koadrizepsean zuntz haustura jasan zuen eta ordutik hona deialdietatik kanpo izan da. Bi geldialdiok «oso luze» joan omen zaizkio De Ceriori, baina «dena ez omen da txarrerako izan».

«Luze joan da, baina zer ikasia izan dut bitartean. Beraz, dena ez da txarrerako izan. Espero dezagun, bada, behin betikoa izan dadila berragerpen hau. Tibia eta peroneko kontu hori ahaztuta daukat -igandean beteko da lesioaren urteurrena-, baina lesio muskularra dela-eta geldialdia luzatu egin da. Giharretatik abuztuan baino indartsuago nago. Astebete daramat taldekideekin entrenatzen, ongi sentitzen naiz eta jokatzeko prest nago», aitortu zuen.

Aurrelariaren hitzetan, «konpetizio erritmoa minutuak pilatuz hartzen da. Entrenatzen erritmoa har dezakezu, baina lehiakortasuna neurketetan hartzen da. Orain entrenatzailearen esku dago minutuak ematea».

Berriro minik hartzeko beldurrik ote duen galdetuta, berriz, erabat ezeztatu zuen aukera hori. «Beldurrik banu, hobeto aldageletan geratuko banintz. Beti egongo da zer edo zer hor barruan, baina hori ere neurketen eta minutuen ondorioz desagertzen joango dela uste dut.

Irabaztera

Biharko neurketari buruz galdetuta, bilbotarrek irabaztera joan behar dutela iritzi zion aurrelari gipuzkoarrak. «Partidak jokatu egin behar dira emaitzarik ontzat jo baino lehen. Irabaztera atera behar dugu, hala, hurrengo faserako pausoa ia ziur emango genukeelako. Ea partida borobil bat jokatzen dugun».

Gaur, 19.00etan entrenatuko da Athletic, neurketako zelaian. Ostean, Joseba Etxeberria kapitainak eta entrenatzaileak hitz egingo dute.

Euskal selekzioa

Athleticeko jokalariek Euskal Herriko selekzioak urtero jokatu ohi duen partidari buruz bilera egin zutela onartu zuen De Ceriok. «Euskal selekzioa osatzen duten jokalari guztien artean hitz egin behar dugu. Oraindik asko falta da kontsentsua lortzeko».

David López: «Cuando te toca estar fuera te comes más la cabeza»

Ante la ausencia de Markel Susaeta frente al Nacional de Madeira, David López se postula a compartir las bandas en el encuentro de mañana junto a Óscar de Marcos, toda vez de haber superado diversos problemas físicos.

«Como todos, lo que quiero es estar en el campo. He superado las molestias que tenía y la cuestión es ganarse un puesto en el campo», declaraba el centrocampista riojano, al tiempo que negaba saberse titular de antemano. «No he hablado con el entrenador, pero espero estar en el once titular, como lo espera todo el mundo. Mi intención es estar al cien por cien cuando llegue el momento, si es que me toca ser el titular, darlo todo e intentar tener continuidad en el puesto».

Despuésde una temporada en la que se hizo con la titularidad indiscutible en la banda derecha del centro del campo bilbaino, la nueva irrupción de Susaeta -amén de las reconstituyentes incorporaciones de De Marcos o Muniain- han relegado a David López a un nuevo período de ostracismo, parecido al que vivió en su primera campaña en Bilbo. El jugador riojano reconoció que «cuando te toca estar fuera te comes más la cabeza. Le das más vueltas, pero lo único que te que da es trabajar, para que el entrenador cuente contigo. Luego hay que aprovechar los minutos para tener continuidad».

El centrocampista reconocía que disputar tres torneos le vendría bien a la plantilla para que todos los jugadores puedan tener sus minutos. «Tres competiciones al final cansan», apuntaba. «Al final, varios compañeros tienen molestias debido a acumular muchos partidos. Pero la plantilla es amplia para afrontar las competiciones», añadió.A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo