GARA > Idatzia > Ekonomia

«Zerbitzu sozialen aldeko ibilbidea» hasi du LABek, zerbitzua eta lanpostuak hobetzeko

p027_f01_148x084.jpg

Amaia ZURUTUZA |

Euskal Herrian barrena kalitatezko zerbitzu sozialak jasotzeko eta eskaintzeko eskubidea aldarrikatuko duen ibilbidea abiatu zuen atzo LABek Deustuan. Hala, hirugarren adinekoen egoitzetako, tutoretzapeko pisuetako, etxebizitza komunitarioetako eta eguneko egoitzetako langileak Bilboko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko bulegoen atarian elkartu ziren. Ondoren, langile eta erabiltzaileek aste honetan zehar lan zentroetan bildu dituzten ehunka erreklamazio orri entregatu zituzten bulegootan.

Erreklamazio horien bidez, Aldundiari egun zerbitzu sozialen alorrean eskaintzen denarekin ados ez daudela azaldu diote langile eta erabiltzaileek. Batetik, zerbitzua bera erabiltzaileentzat eskasa dela salatu dute. Bestalde, zerbitzuaren pribatizazioaren aurka azaldu dira, diru publikoa enpresa pribatuen esku uztea baitakarte pribatizazioek, eta, salatzen dutenez, enpresek etekinak gailentzen baitituzte kalitatearen kaltetan. Horrez gain, zerbitzua gorpuzten dutenen lan baldintzen ezaugarri nagusia «prekarietatea» dela salatu nahi izan dute Aldundiaren aurrean.

Bihar Barakaldon izango du jarraipena ekimenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo