GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

PILOTA Lau eta Erdiko Txapelketa

Titin-Retegi, bigarren atala 97ko finala gogoan hartuta

Julian aitaren aurka final eder hura jokatu eta 12 urtera, Julen semearen aurka neurtu beharko du Titinek.

p029_f01_333x333.jpg

Asier AIESTARAN | EIBAR

Titin eta Retegi nor baino nor. Pilota munduan esaldi hori aipatzea nahikoa da denboran atzera egin eta 1997an jokatutako Lau eta Erdiko finala gogora ekartzeko. Bi abizen horien arteko norgehiagokak, ordea, bigarren atala biziko du igande honetan. Eibarren Augusto Ibañez beteranoa eta Julen Retegi gaztea neurtuko dira.

«Arazo bakarra zera da, Titin orduko bera izango dela, hirugarrena, eta Retegi berriz, kasu honetan, Julianen semea izango dela», hasi zen txantxetan aurrelari errioxarra. «Niretzako ohore handia da aitaren aurka horrenbeste partida jokatu, garai hura bizitzeko aukera izan, eta orain semearen aurka berriz ere lau eta erdiko txapelketa batean jokatu ahal izatea. Pozgarria da ni gaztea nintzenean horrenbeste jenderentzat idoloa den pilotari baten aurka jokatzea, eta orain ni baino askoz gazteagoa den -Titinek 40 urte ditu eta Julen Retegik 24 - semearen aurka neurtzeko aukera izatea», adierazi zuen Titinek.

Julen Retegik ere, hizketan askoz laburragoa izan arren, ongi gogoratzen du bere aita Julianek 1997an txapela jantzi zuenekoa: «Gogoratuko ez naiz ba, ni hantxe nengoen, pilotalekuan bertan. Sekulako poza izan zen guretzat. 22 eta 21 irabazi zuen 21 eta 17 galtzen joan ondoren eta azken bost tanto horietan dena bikain irten zitzaion aitari».

Aurkaria mugiarazi

Kirolari lehiakor gisa, ordea, nostalgiaren atea ahal bezain laster ixten saiatu ziren bi pilotariak eta partida irabazteko izango dituzten zailtasunak nabarmentzen. «Badakigu Titinek zer-nolako maila duen. Kazetariok jubilatu egin nahi duzue, baina oraindik badu joko nahikoa denbora luzez onenen artean jarraitzeko. Aurreko astean ere 21-17 galtzen ari zen eta azkenean 22-21 irabazi zuen. Nik badakit gauzak oso zail jarriko dizkidala», onartu zuen Retegik.

Titinek ere ez zuen zalantzarik izan bere aurkariaren dohainak goraipatzeko. «Oso txapelketa ona egiten ari da eta buruz buruko lehiaketetan oso ongi moldatzen da, batez ere, lau eta erdian. Oso pilotari argia da. Une bakoitzean zer egin behar duen oso argi dauka eta ezkerrarekin ongi mugitzen du pilota».

Pilota ongi mugitzea da, Julen Retegiren hitzetan ere, igandeko partida irabazteko gakoetako bat, atzo baieztatu zuenez. «Garrantzitsuena bera mugiaraztea da eta ez alderantziz. Zu baldin bazara pilotaren atzetik kantxaren alde batetik bestera korrika dabilena, ez da batere seinale ona. Korrika aurkariak egin behar du, ez norberak, eta orduan errazagoa da zuloak aurkitu eta aprobetxatzea».

Irabazten hasi nahi

Aurrez jokatutako partida guztiekin alderatuta, aldaketa nagusia da hemendik aurrera lehiaketak ligaxka formatua hartuko duela. Aldaketa garrantzitsua bi pilotarien hitzetan: «Aurreneko partida irabazten baduzu, hurrengo bi asteak askoz lasaiago hartzen dituzu. Galduz gero, berriz, hurrengo partida nahitaez irabazi beharra daukazu. Moral aldetik oso egoera ezberdina da. Jokoak ere badu zerikusia. Ongi jokatuta galtzen baduzu, ilusio gehiagorekin hartzen dituzu hurrengo neurketak».

Materiala aukeratzeko, botileroen laguntza izan zuten bi pilotariek. Titin Joaquin Plazarekin aritu zen -Miguel Merino errioxarra ere han zen Bellosoren aurka bigarren mailako partida duelako-, eta Julen Retegi, Julian aitarekin. Biak pozik gelditu ziren saskian aurkitutako pilotekin eta ez zuten aitzakiarik ipini materialari dagokionez.

El estado de la cancha es una incógnita

Uno de los centros de atención de cara al partido del domingo en Eibar será comprobar el estado de la cancha del Astelena. La humedad que tantos problemas creó a Martínez de Irujo y Bengoetxea VI en el partido de cuartos parece haber remitido, pero habrá que esperar al día de partido, con el calor ambiental habitual de un recinto más o menos lleno, para ver si se repiten aquellos inconvenientes.

Preguntado al respecto, Titín se mostró bastante optimista aunque dejó claro que no le haría ninguna gracia encontrarse en la misma situación que sus colegas el pasado domingo: «Es un tema que me preocupa, aunque estos días he visto el frontón bien y no creo que el domingo haya ningún problema. La verdad es que en las condiciones que estaba la cancha el pasado domingo no se puede jugar. Ya tenemos bastante con lo nuestro, como para preocuparnos de la humedad. Un frontón en buenas condiciones lo es todo para el correcto desarrollo del juego. Si hay humedad habrá que jugar, pero eso no quita para que nosotros nos podamos quejar de la situación».A.A.

PILOTA ASTUNAK

Pilota astunak izango dituzte Titinek eta Retegik igandean Eibarren. Aukeratutako lau pilotek 106 gramotik gora pisatzen dute eta astunenak, Titinek aukeratuak, 106,8 gramoko pisua du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo