GARA > Idatzia > Ekonomia

LABen alternatiba sindikalaren aldeko bira Amaiurren amaituko da bihar

p019_f02148X76.jpg

N.G.

LAB alternatiba sindikalaren alde Nafarroan zehar egiten ari diren bira Baztan eta Bidasoako inguruetan izan zen atzo. Tokian tokiko errealitatea aztertzen duen ekimen horretan, sindikatuko kideek eskualdearen egoera kritikoaz ohartarazi zuten. Izan ere, azaldu zutenez, eskualde horretan 800 langabe daude eta 1.500 langile 20 enplegu erregulazio txostenen menpe. Eskualdearen etorkizuna arriskuan dagoela salatzeaz gain, Nafarroako instituzioei erregulazio txosten gehiagorik ez onartzeko eskaera egin zioten, lanpostuak defendatzeko.

Malerrekan zehar auto karabana egin ostean, Doneztebeko plazan erakusketa antolatu zuten, azken 30 urteetako Nafarroako egoera soziopolitikoa duena aztergai. Gaur, berriz, Bortzirietan izango dira. Auto karabanak iragarriko du alternatiba sindikalaren aldeko biraren etorrera, eta bentetako lan baldintzak salatuko dituzte, bereziki. Erakusketa Beran izango da egunean zehar, eta arratsalderako elkarretaratzea deitu dute Lesakan, «Lana babestu dezagun. Etorkizuna borrokatu» lelopean, 19.00etan.

Bestalde, Amaiurren amaituko da LABen bira, bihar. Birari 12.00etan ongietorria eman ostean, Independentziaren aldeko monolitoan ekitaldia izango da, zenbait agerraldi eta musika emanaldirekin. Bazkariak itxiko du ekimena, Fermin Valenciaren parte-hartzearekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo