GARA > Idatzia > Kultura

EUSKARA

«Hi! Hika ikasteko metodoa» plazaratu du Jon Urruxulegik Txertoarekin

Hika mendez mende baztertuta edo senide eta lagunen arteko harremanetara mugatuta egon bada ere, azken urteotan loraldi bat sumatzen ari da. Alabaina, ikasi nahi dutenen bidea ez da erraza izaten. Euskaltzaindiak hikako adizkera batuak finkatu ditu; ez, ordea, hikaren erregistroaren erabilera bera. Mintzamolde horri buruz argitaratutakoa urria dela kontuan hartuta, Jon Urruxulegik «Hi! Hika ikasteko metodoa» argitaratu du Txertoarekin, non gramatika arauak, aditz taulak, ariketak eta beste hainbat informazio biltzen dituen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo