GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Estradizio itun bat «Alakrana»ko arrantzaleak askatzeko, okertu zutena zuzentzeko, alegia

Gobernu espainolak eta Baltasar Garzon epaileak «Alakrana» atunontziaren bahiketa zaildu zutenetik, Gobernu horrek, eta berak bakarrik, esaten zuenaren kontra, argi zegoen Somaliatik ekarri zituzten ustezko piratak aberriratzea arrantzaleak askatzeko ezinbesteko baldintza zela. Hala onartzen du orain Gobernuak berak, hartarako Somaliarekin estradizio itun bat prestatzen ari den bitartean. Arau juridiko zurrunak, nahi dutenenan, ezin malguagoak izan baitaitezke. Atzo goizean ezin zena, posible da gaur. Estatu batek ezin omen du bahitzaileen eskakizunetara makurtu, baina bai bahitzaile horien herrialdearekin haiek eskatzen dutena betetzeko modua negoziatu «justizia urratu gabe». Baltasar Garzonek berak ere estalki juridikoa eman nahi izan zion atzo Gobernuaren planari, Estatu espainolean dauden ustezko piratak aske uzteko bide legalik badela esanez. Okertu zutena zuzentzea dagokie, lehenbailehen zuzendu ere. Rodriguez Zapaterok esan zuen bezala kasua bideratuta badago, pozteko motiboa izango da, jakina. Arrantzaleak askatzeko negoziazioari nahi duten justifikazio legala emango diote, baina beren hipokrisia nekez zurituko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo