GARA > Idatzia > Kultura

Eszenak

Haurren egunerokotasunean murgilduta errealitatea miresgarri bilakatzen du «Otto»k

Idoia ERASO | AZKAINE

«Otto, bidaia bat da haurren egunerokotasunean barna». Horrela definitzen du Pantxika Telleriak EliralE konpainiak sortu berri duen haurrentzako ikusgarria. Ikastoletako haurrentzako emanaldien ondoren publiko zabalarentzako aurkezpena igandean egingo da Azkaingo Jauregia gelan.

Bost emanaldi eskainiko dituzte bertan eta ondoren Baigorri eta Donibane Garazi aldean aurkeztuko da. Haur donostiarrek ere Ottoren mundua ezagutzeko aukera izango dute bai azaroan baita urtarrilean ere. Bukatzeko, Maulen eta Atharratzen izango da Ottoren bidaia miragarria.

Jokoaren eta poesiaren bitartez urtebete eta sei urte arteko haurrentzako ikuskizunak dantza, musika, kantua eta antzerkia nahasten ditu. Pantxika Telleriak sorturiko koreografoarekin Jose Cazaubon dantzariak eta Joxelu Berasategi aktoreak ari dira taula gainean. Joseba Irazokik sortu musikari jarraiki ordu erdi batez haurrak poesia, ametsa eta mugimenduaren arteko mundu intimistan murgiltzen dira.

Egunerokotasunetik magiara

Egunerokotasunera bestela hurbiltzeko aukera eskaintzen du Ottok:«Nola ingurumena bihurtzen dugun miresgarri bestelako begirada batez so egiten dugunean», azaldu zuen Telleriak. Otto artzarekin bidaiatzera gonbidatzen duen lan honek haurrak alegiazko munduan barneratzen ditu lehen emanaldiek erakutsi duten legez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo