ANTZERKIA
Teatre Nu «Joanen ilargia»rekin itzuliko da asteburuan Berrizera eta Durangora
Teatre Nu antzerki talde kataluniarra Euskal Herrian da berriro «Joanen ilargia» antzezlana aurkezteko. Asteburu honetan, emanaldi bana eskainiko dute Berrizen eta Durangon. Lan horrek Carme Sole Vendrell idazle kataluniarrak idatzi eta ilustratutako kontakizuna du oinarri. Aita-seme bikote bat zoriontsu bizi da irla batean; gau bateko ekaitz bortitz batek aitaren osasuna kaltetu eta berau gaixotuko duen arte. Balentria eta zuhurtzia handiz, semeak abentura izugarria biziko du lurralde ezezagunetan, ilargiaren laguntzaz, itsasoaren hondotik aitaren osasuna berreskuratzea lortu arte. Istorioaren sortzailearen lankidetza izan du lanak eszenografiako elementuak eraikitzeko orduan, jatorrizko ilustrazioekiko antzekotasuna lortzeko.