GARA > Idatzia > Ekonomia

Danobatek eta MUk makina- erremintari buruzko eskuliburua eguneratu dute

GARA

Danobatek sortutako Tailerreko Eskuliburu Teknikoaren bigarren edizioa argitaratu da Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin, hobetuta eta eguneratuta.

Atzo aurkeztutako eskuliburu tekniko hau euskara hutsean dago eta makina-erremintaren sektoreko profesionalei zuzenduta dago (muntatzaileak, diseinatzaileak eta mekanikoak), baita alor horretan lan egin nahi duten egungo unibertsitateko edota lanbide heziketako ikasle direnei ere. Duela bost urte argitaratu zen eta bigarren edizio hau hobetuta eta eguneratuta dago eta 1.500 ale argitaratu dira. Danobateko langile, bezero, hornitzaile eta Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasleen esku egongo dira eta baita beste hezkuntza zentroen esku ere.

Gainera, abenduaren 4tik 8ra ospatuko den Durangoko azokan egongo da salgai. Eskuliburua, formatu elektronikoan eskuragarri egongo da Danobaten eta Mondragon Unibertsitatearen webguneetan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo