GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lemazaindun zortzikoa trainerua baino hobea izan da

Lasoren taldeak gogor ekin arren, Spahijaren aldaketek goitik behera aldatu zuten partidaren nondik norakoa. Amaitu da donostiarren garaipen bolada.

p037_f01_097x175.jpg

VALENCIA BASKET 75
LAGUN ARO GBC 71

Arnaitz GORRITI I

Pablo Lasok gidatutako traineruak luze eder askoak egin ditu azken hilabetean, eta ziabogak ederki asko hartu ditu, hasiera batean kontra zuen haizea alde jartzea lortu arte. Alabaina, atzo Valentzian Neven Spahija lemazain hartuta, zortziko azkar askoa izan zuen aurrean, eta hantxe amaitu zen gipuzkoarren garaipen bolada oparoa.

Ez zion gaizki ekin Lagun Aro GBCk partidari. Panko eta Barbour lidergoan zirela, donostiarrek 14-19 jarri zuten markagailua beren alde. Defentsan jaurtiketa guztiak zailtzen zizkieten euskaldunek etxekoei eta erasoan, aldiz, bi amerikarren jaurtiketa eta barneratzeek ez zuten oztoporik aurkitzen. Hori ikusita, Spahijak lemari gogor eragin zion eta Kelati eta Nielsen kantxaratu zituen Pietrus eta Martinezen lekuan. Bikain. Akordatzerako, valentziarrek 10-0ko partziala lortu zuten donostiarrak nora ezean utziz.

Bigarren laurdena bide bertsutik joan zen. Mirallesek erreboteak lortzeko lana gogor egiten zuen, baina hori donostiarren erasoen ezintasunaren isla baino ez zen. Amaitu ziren Pankoren jaurtiketa erosoak, Claverrek ez baitzion arnasik hartzen uzten; akabo Barbourren barneratzeak, non eta Kelatik sekulako bizitasuna erakusten zuen. Aitzitik, etxekoek ziztu bizian burutzen zituzten kontraerasoek puntu erraz ugari ekarri zizkieten.

Zorionez, Lasorenek iparra Rai Lopezi esker aurkitu zuten. Markagailuan atzetik beti ere -43-33 atsedenaldira iristeko minutu baten faltan-, baina Rai Lopezen bi hiruko saskiratze eta asistentzia pare bati esker izan ez balitz, neurketa amaiturik egongo zatekeen bigarren erdia hasterako. Mirallesen bigarren saskiratzeak -oso motibaturik ekin zion pibot kataluniarrak bere kide ohien aurrean- gauzak zertxobait estutu zituen: 43-35.

Lehorrean itota

Atsedenalditik itzulera eder askoa egin zuen Barbourrek. Bi hiruko jarraian eskuratu ostean, ostera ere taldea partida irabazteko borrokan sartu zuen, eta hantxe eutsi zion Lasoren ontziak berau amaitu bitartean.

Alabaina, lehorreraino igerian egin ostean, hantxe ito zen talde gipuzkoarra. Lastima izan zen, Pankoren, Lopezen eta Mirallesen lan bikainari Hopkinsen eta Ignerskiren kalitatea gehitu baitzitzaien. Bestalde, valentziarrek arazoak zituzten Claver eta De Colo faltaz bete baitziren.

Spahijak Simeon antolatzaile gazteari minutuak eman zizkion, baina honek ez zuen Rai Lopezen presioa gainditzen jakin eta gipuzkoarrek laugarren laurdenaren hasieran markagailuari beste behin buelta ematea erdietsi zuten: 64-65 Detrick-en hiruko baten ostean.

Levanteko taldea burugogorra da oso, ordea, eta nahiz eta zortzi jokalarirekin bakarrik aritzen denez, azken minutuetara lehertuta iritsi, beren energia apurrak ederki asko kudeatu zituzten partidari eusteko. Rafa Martinez oso seguru aritu zen jaurtiketa libreen marratik eta Kosta Perovicek bere 2,17 metroak baliatu zituen taulapean. Hala, duintasunez izan bazen ere, galtzaile itzuli ziren Lasorenak Donostiara.

Con apuros, pero el Real Madrid permanece invicto

El Real Madrid de Ettore Messina sigue siendo el único equipo invicto de la Liga ACB, después de imponerse en la prórroga al Gran Canaria 2014 por 67-73. Los blancos sufrieron, como es habitual, ante la agobiante presión de `La roca'. Además, Savané forzaba el tiempo extra con una gran acción sobre la bocina. No obstante, los vigentes líderes supieron sobreponerse gracias al buen hacer de Lavrinovic y Velickovic.

Mientras, en el derbi catalán disputado en el Palau Olímpic de Badalona, el Manresa daba la sorpresa de la jornada al derrotar por 69-82 al DKV Joventut. Los hombres de Sito Alonso siempre fueron a remolque, cosa que les pesó en exceso en los minutos de la verdad. Hay que subrayar asimismo el partidazo de Román Montañez, que se hizo con el MVP de la jornada, con 36 de valoración. El ex jugador de Bilbao Basket dio un auténtico recital de juego, sumando siete rebotes y seis asistencias a sus 19 puntos. Por su parte, en el derbi madrileño, Estudiantes daba un puñetazo sobre la mesa y tumbaba 80-61 al Fuenlabrada, a pesar de los 16 puntos de un sorprendente Jon Kortaberria. El 23-12 del primer cuarto favorable para los del Ramiro fue una losa demasiado pesada para los fuenlabreños.

Otra de las morrocotudas sorpresas de esta séptima jornada se producía en tierras galaicas, donde el Obradoiro se imponía al Unicaja por 83-66, cosechando su segundo triunfo en este su «segundo debut» en la ACB, y ratificando la sensación de que este club ha llegado a esta liga para quedarse. Entres los apagones de luz y de juego de los malagueños que protagonizaron el choque, la constancia y el buen hacer de Reyshawn y Vasileiadis dieron el triunfo a los de Curro Segura. En Alicante, más que la victoria, sorprende la paliza del cuadro local al Murcia, al que hizo polvo con un 113-69, con hasta ocho hombres con diez puntos o más. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo