GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Oinkari, Alur eta Udaberri dantza taldeen emanaldi berezia, Info 7 irratiaren alde

GARA |

Oinkari, Alur eta Udaberri euskal dantza taldeek bat egingo dute Info7 irratiaren uhinak Euskal Herri osoan zabaltzeko ahaleginean. Tolosaldean, hainbat herritar egitasmoaren alde parte hartzen ari da eta Villabonako Udalak bere laguntza eskaini die. Gauzak honela, dantza emanaldi berezia antolatu dute eskualde mailan sona handikoak diren hiru dantza talde horien berebiziko laguntzarekin.

Aztibegia elkarteak sustatutako egitasmo hori herritarren eta herri sektoreen babesarekin bilakatu da errealitate. Internet bidez zabaltzen du seinalea irratiak, baina Euskal Herriko txoko guztietara FM bidez iristea da haren nahia. Hori errealitate izan dadin, eman beharreko urrats guztiak emango ditu erakundeen aurrean.

«Proiektuak herri oinarria eta borondatezko laguntza ditu benetako zutoin, baina eguneroko jarduna komunikazio arloko profesional talde baten esku dago. Langile talde horren eta irratia egiten borondatez parte hartzen duen laguntzaile sare zabalaren ekinaz osatzen da irratiaren programazioa, Infozazpi entzun eta egin egiten baita», esan zuten antolatzaileek.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo