GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA I Launakako Txapelketa

Abadiñok iazkoa amaitu bezalaxe ekin dio aurtengoari

Bizkaitarrek lehen bi postuetan sartu zituzten plazaratutako bi taldeak.

p038_f01.jpg

Jon LEUNDA I

Abiatu da goma gaineko sokatira txapelketa, eta iazkoa amaitu zen bezalaxe ekin dio aurtengoak ere, izan ere, Abadiño berriro ere jaun eta jabe izan da. Bizkaitarrek, gainera, bi talde aurkeztu zituzten, eta biak estreinako lehen bi postuetan sartu zituen.

Lehen postuan Abadiño A izan zen, eta hauek denak irabazi zituzten. Amaieran lehen postu horretan geratu ziren, jokatutako saioa guztiak irabazita, eta gainera, aparteko arazorik gabe lortu zituen talde guztiak mendean hartzea.

Bigarren posturako borroka handiagoa izan zen, hiru talde aritu baitziren lehian. Azkenean Abadiño izan zen bigarren Ibarrari eta Barrundiari aurrea hartuta. Atzetik izan zen Sokarri A taldea. Azken-aurrekoa, berriz, Auzolan izan zen. Astigarragakoek beren zaleen aurrean aritu arren, ez zuten egunik onena izan, eta azken-aurreko postuan amaitu zuten saio bakar bat irabazita. Sokarri B izan zen azkena, jokatutako saio guztiak galduta.

Sailkapen nagusia, honela geratu da: lehenengo Abadiño A izan zen 7 punturekin; bigarren, Abadiño B sailkatu zen 6 punturekin; hirugarren Ibarra geratuko da 5 punturekin; laugarren, Barrundia 4 punturekin; bosgarren, Sokarri A 3 punturekin; seigarren, Auzolan 2 punturekin, eta azkena, berriz, Sokarri B dago puntu bakar batekin.

Arrigorriaga

320 kiloko bigarren eta azken jardunaldia datorren larunbatean jokatuko da Arrigorriagan. Bertan arituko dira herenegun aritu ziren talde guztiak. Abadiñarrak izan dira nagusi lehen jardunaldian, eta bigarrenean ere gauza bera egiteko asmoarekin plazaratuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo