KRONIKA | ETXERATEN IX. BATZAR NAZIONALA
Senideak: «Gero eta kohesio handiagoa dugu gure artean»
Ainhoa ETXAIDE (LABeko idazkari nagusia):
«Preso politikoen aldeko elkartasuna eta babesa kriminalizatzen dituztela salatu nahi nuke -esan du Etxaidek-. Urteak daramatzate hori egiten, euskal presoak Euskal Herritik isolatu nahian, jokatu behar duten papera joka ez dezaten. Estrategia horiek antzuak dira, ordea. Deialdia egiten diet langileei elkartasunean urratsak eman ditzaten, borrokan benetako masa soziala izan daitezen, guztion indarrez egoerari buelta ematea lortu arte».
Mariam BILBATUA (Senidea):
Mariam Bilbatuak, Oier Gonzalez presoaren amak, urteko balantzea egin zion GARAri. «Urte gogorra izan da -hasi zen azaltzen-. Senideok hainbat eraso sufritu dugu. Argazkiek guretzat esanahi handia dute, bakoitzaren atzean pertsona bat dagoelako. Hauek eskubideak urratuta dituzte, sakabanatuta daude, badaude gaixotasun larriak eta sendaezinak dituztenak, badaude kondena beteta dutenak. Horregatik dira irudiak hain garrantzitsuak, aldarrikapenak eta eskubideen urraketak islatzen dituztelako. Debekuak, jipoiak eta mehatxuak jasan ditugu, Auzitegi Nazionalera espediente ugari bidali dute... Eta gurea eskubideen defentsan martxan jarritako ekimena da».
«Ez dakigu noraino emango diguten baimena elkarte moduan jarraitzeko, baina argi dugu senide izaten segituko dugula: ez ditugu gure senideak utziko», baieztatu du. Gauza on bat ere nabarmendu du Bilbatuak: «Gero eta elkartasun handiagoa ikusten ari gara, gizartea, oro har, jabetzen da zertan ari garen. Hainbat herritan, gero eta jende gehiago biltzen da elkarretaratzeetan eta elkartasuna adierazten digute. Ulertzen dute oso injustua dela gobernuek gurekin egiten duten politika. Sentitzen dugu elkartasuna».
«Elkartasun hori ezabatu nahi dute, baina ezinezkoa da. 700 preso daude, euren gurasoak, anai-arrebak, izeko-osabak, lagunak... Eta jendeak hurbiletik jarraitzen du errealitate hau eta errepresioaren tamainaz jabetzen da».
Asanbladan aipatu zuten beste ideia bat senideen arteko kohesioaren indarra da. «Gure artean liskarrak sortzeko asmoa bazuten, porrot egin dute. Gero eta kohesio handiagoa dugu gure artean, gero eta gehiago jabetzen gara erasoen aurrean erantzun bateratua eman behar dugula, denok bat sentitzen gara denok sufritzen ari garelako politika honen emaitza edo ondorioa», adierazi du Bilbatuak.
Pitxo COTO (Senidea):
Pitxu Coto regresó el sábado de Valencia sin visitar a su hijo, ya que le prohibieron la entrada por negarse a ser cacheado. «Les preguntamos a los funcionarios de dónde venía la orden y nos dijeron que de Madrid. '¿De la Secretaría General? ¿De instituciones?', se preguntaban entre ellos. Les pedimos que nos enseñaran la orden y nos dieron la contestación habitual: 'Ponga una denuncia donde quiera'. Nos explicaron que se trataba de una medida contra los presos y les recordamos que nosotros no estamos presos. No había nada concreto para acusarnos, ninguna sospecha. Nunca ha pasado nada así. Junto con nosotros también había familiares de presos sociales y a ellos no les decían nada».
Coto puso una denuncia en el Juzgado de Guardia de Valencia, puesto que considera que cachear a familiares y amigos es «una medida absolutamente discriminatoria, humillante y vejatoria» que tiene como fin crear tensiones entre familiares y presos. «Pretenden utilizarnos como ariete o herramienta de ataque, pero no lo vamos a permitir, no van a lograr dividirnos. Nuestros familiares son prisioneros, no presos, por eso se les utiliza como arma política», apuntó.
Esta orden se está extendiendo por numerosas cárceles y tal como señala Coto, es una orden que nadie ve, «parece clandestina». «Haces mil kilómetros y te quedas sin el único vis a vis que tienes este mes. Es el único contacto físico que podemos tener con nuestro hijo. Es una de las agresiones más fuertes», declaró.
Beñat GAZTELUMENDI (Bertsolaria):
«Etxerat oso gertu sentitzen dugun kolektiboa da, oso egoera beltza bizi dute familia batzuek eta gutxienik egin dezakeguna da hona etorri eta gure elkartasuna adieraztea», adierazi du Gaztelumendik.
Oihane OZAMIZ (Etxrateko kidea):
Etxerateko kide honek azaldu duenez, presoen eta euren senide eta lagunen alde egiteko aukera dago Interneten: www.elkartasunuholdea.wordpress.com gunean, hain zuzen ere. «Hainbat eragilerekin jarri gara harremanetan eta indarrak hartzen ari gara datozen urteetara begira -jakinarazi du-. Manifestazioari dagokionez, urtero jende piloa ateratzen da kalera, beti sentitu izan dugu elkartasun hori, eta aurten jasandako errepresioa dela-eta jende gehiago biltzea espero dugu. Ez ditugu bakarrik utziko eta indarrak metatzen ibiliko gara».