GARA > Idatzia > Kultura

Lain boskote gazteak estreinako lan samur eta sentimenduz betea eman du

GARA |

Goiz esnatu eta fruituak jasotzen hasi zen Lain talde gaztea. Iaz EGaztea irratiformulako maketa sari nagusia irabazi eta Bilbao Live jaialdi erraldoian jo zuen, eta orain estreinako lana plazaratu berri du Elkar etxean. Duela urte eta erdi, Lor taldearen «Zure doinua» kantuaren bertsio bat abestuz ezagutu genituen Lain taldekoak Youtube-n arrakasta lortu zuen bideoan.

Billabonar boskotea Kristina Aranzabe Pitxik eta Leire Berasaluze Letuk (gitarra eta ahotsa), Imanol Urkolak (gitarra), Javi Riverok (baxua) eta Jon Altunak (bateria) osatzen dute.

Estreinako lan homonimoa samurra eta sentimenduz betea da, musikaltasun fresko eta biziduna eta hamahiru kantaz osatua. Tartean, bi bertsio. Bata aipatutako «Zure doinua», Lor taldearena, eta bestea Mikel Laboaren «Haika mutil».

Gaur Elizondoko Lur aretoan joko dute zuzenean, Betagarri gasteiztarrekin batera. Gaur zortzi berriz, Senperen, eta abenduaren 1ean Donostiako Victoria Eugenian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo