GARA > Idatzia > Kultura

Surf taula etxean utzi eta horman gora dator The Uski´s, katuak bezala

p048_f02_088x092.jpg

A. BILBAO |

Elantxobe eta Ibarrangeluko The Uski´s taldea itxasora begira ezagutu genuen orain lau urte, Oihuka etxean «Itxasun zarati» plazaratu zuenean. 2007an «Barikun» aurkeztu zuen, surf doinuak eta ahots aniztasuna ardatz, eta orain «Katuek bezala» eman dute, Baga Biga diskoetxean.

Boskotearen hirugarren emaitza da «Katuek bezala». Azalean «Maritxu», taldekideetako baten katutxoa agertzen da, taldekideak ere «katuak bezala, parrandetan eta nesken atzetik horman gora» ibiltzen omen direlako. Diskorik sendo eta landuena omen da honakoa, eta surf doinuak atzean utzita dantzarako gonbita egiten du, kostaldeko euskararen hotsa mantenduta.

Anartz Lakaren esanetan, disko «handiagoa eta irekiagoa» dugu «Katuek bezala». Izan ere, oinarrian taldekide guztiak batera zuzenean grabatua izan da Lamina estudioan, eta gero gehitu dizkiote ñabardurak, Natxo Libertyrekin batera ekoizpenaz arduratu den Jose Lastraren ustez taldeak zuzenean transmititzen baitu gehien.

«Boga boga» kantuaren bertsio berri bat hartzen duen diskoa landuagoa da bai, «baina inprobisazio ugari» omen du, eta makina bat perkusio zein musika tresna ezohikoren erabilera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo