Xanti Begiristain Madotz Iruñea
Ongi etorri, Patxi Urrutia
Kaixo, Patxi! Joan den larunbatean, Elizondoko Lur aretoan nintzela, Nafarroako Euskal Kantu Txapelketaren finalean, jakin nuen kanpoan zinela, etxerako bidean. Azken hil hauetan zuen gutunaren zain nengoen, baina orain, ikusi ondoren azkenean askatu zaituztela, pozten naiz. Doazkizula hemendik nire zorionik handienak eta nire besarkarik beroena.
Espero dut gutxi barru elkar topatuko dugula nonbait eta hitz egin ahalko dugula gusturago. Bitartean, aprobetxatu nahi dut aukera hau bidaltzeko animoak eta goraintziak gainerako preso eta atzerriratu guztiei, bereziki Xabier Goldaratz, Mikel Almandoz, Lazaro Galartza, Lekunberriko Juanjo, Miren Zabaleta, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Karmelo Landa, Pernando Barrenari eta abar eta abar.
Sarri arte! Eutsi goiari!