GARA > Idatzia > Euskal Herria

Irrintzi taldeaz galdeketa egin dio Poliziak Bearnon bizi den herritar bati

GARA

Bearnoko Saliese herrian bizi den gizonezko bat Baionako komisarian zutela jakin zen herenegun gauean, ustez Irrintzi taldeak bere gain hartutako eraso batekin zerikusia zuelakoan. Atzo goizean aske geratu zen 27 urteko gaztea. Polizia iturrien arabera, gaztea, jakinarazpen ofiziala jaso ostean, «bere borondatez» aurkeztu zen komisarian.

Nonbait, 2006ko abuztuaren 19an Michele Alliot-Marie ministroak Ziburun duen etxe inguruan eztanda egin zuen lehergailu baten ikerketaren harira eta, oro har, Irrintzi taldeaz itauntzeko deitu zuten gaztea. Poliziaren esanetan, beste pertsona batzuen lekukotasunak ere jaso dituzte deituak izan ostean.

Irrintzi taldeak, batez ere higiezinen aurka Ipar Euskal Herrian egindako hainbat ekintza errebindikatu izan ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo