GARA > Idatzia > Mundua

Estatu belgikarra erreformatzeko ituna 2010erako nahi du Letermek

Belgikako lehen ministro berriak, Yves Letermek, Belgikako Estatua erreformatu eta Flandriari autonomia handiagoa ematea ahalbidetuko duen akordioa 2010eko udaberrirako lortu nahi duela azaldu zuen atzo. Haren ustez, denbora gehiegi igaro da negoziazioak eten zirenetik eta, orain, aurrerapausoak emateko garaia heldu da. Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidente berriari agintaritzaren lekukoa hartzearen harira egin zituen adierazpenok.

p026_f01_199x120.jpg

GARA

2010. urteko udaberria. Horixe izan zen Yves Leterme flandriarrak, Belgikako lehen ministro berriak, Estatuaren erreforma bideragarri egingo duen akordioa lortzeko zehaztu zuen data. Eraldaketa prozesu horren ezaugarri nagusia, Estatuaren gaur egungo konfigurazioa aldatu eta Flandriaren autonomia maila areagotzea da.

Agintari flandriarraren iritziz, Estatuaren eraldaketaren inguruan izandako elkarrizketak «nahikoa denbora» eman dute etenda. «Denbora luzeegian erakundeen arteko eztabaidek Estatuak modu ezin hobean funtzionatzea oztopatu dute», adierazi zuen atzo Parlamentuan emandako diskurtsoan.

Era berean, Letermek begi onez hartu zuen Belgikako alderdi politikoek erakutsitako konpromisoa. Estatuak etorkizunean izan beharko lukeen osaeraren inguruan lan egiteko hautua erakutsi zuten, bai flandriarrek bai waloniarrek.

«Alde guztiei beren konpromisoa lasaitasunez bete dezatela eskatzen diet elkarrizketek irtenbide orekatu batera eraman gaitzaten», esan zuen.

Adostutakoa abian jarri

«2010eko udaberrirako akordio batera iristea espero du Gobernuak, eta ondoren adostutakoa inplementatzea», nabarmendu zuen lehen ministroak, flandriarrentzat erabakigarria den gai horren inguruko ika-mika gehiago ez luzatzeko asmoa erakutsiz.

Flandriarrek, Letermeren alderdi kristau-demokratako kideetatik hasita, Estatu belgikarraren baitan autonomia handiagoa aldarrikatzen dute, baita finantza arloetan ere.

Kontu hau, alabaina, ez da berria. Izan ere, krisi politiko sakona eragin zuen iaz, eskualde frantsesduneko biztanleek Estatua «hauts» zitekeela-eta ardura agertu zuten.

Hala eta guztiz ere, orain negoziatzearen aldeko jarrera erakutsi dute, baina trukean hainbat ordain eskatu dituzte, tartean Flandria eta Walonia frantses-hiztunaren artean finantza-elkartasuna bermatzeko gutxieneko mekanismo batzuk ezartzea.

Frantses hiztunek ez dute konfiantza handirik Yves Letermerengan flandriar erradikaltzat hartzen dutelako. Horrexegatik hain zuzen, izendatu zuen Alberto II. erregeak Jean-Luc Dehaene kristau-demokrata moderatua flandriarrak eta waloniarrak banatzen dituen gai korapilatsuenetaz arduratzeko.

Dehaenek waloniar frantses-hiztunen konfiantza du, eta Belgikako sistema federal konplexuan aditutzat hartzen dute.

Letermek atzo lehen ministro karguaren zina egin zuen, dimisioa aurkeztu zuenetik hamaika hilabete igaro direnean. Urtarrilean Europako Kontseiluko buru izango den Herman Van Rompuyren ordez hartu zuen kargua.

DIMISIOA

Letermek ia hamar hilabetez izan zen lehen ministro karguan, 2008an. Dimititu egin behar izan zuen Fortis banketxearen desegitearekin lotutako eskandalua zela-eta. Ondoren errugabea zela frogatu zen.

Un primer ministro atado en corto para evitar otra crisis

«El Rey ha aceptado la dimisión del Sr. Herman Van Rompuy [...] y ha nombrado al Sr. Yves Leterme primer ministro», rezaba el escueto comunicado difundido ayer por el Rey belga Alberto II.

Esta vez, sin embargo, Leterme estará vigilado muy de cerca para evitar que las relaciones con los francófonos no provoquen una nueva crisis política.

Muchos belgas, especialmente los valones francófonos, acogieron con bastante escepticismo el nombramiento del hasta ahora ministro de Relaciones Exteriores.

Para evitar este tira y afloja, Leterme contará con el democristiano Jean-Luc Deheane, que goza de un mayor nivel de confianza entre los valones francófonos y es considerado un especialista en el complejo sistema federal belga, para llevar a cabo esa reforma del Estado que anteriormente se dio de bruces con la resistencia de los partidos francófonos.

Los medios belgas también reflejaron esta situación. Así, el diario «Le Soir» titulaba ayer su información al respecto con «Leterme bajo control». «El primer ministro más mimado», rezaba el «Het Laaste Nieuws», el más leído en Flandes. Por su parte, el rotativo flamenco «De Standaard» remarcaba que, tras el regreso al poder de Leterme, esta era su «última oportunidad». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo