Aurkezpen kontzertua
Piztiak hirukoteak iluntasunetik argitara jo eta Ondarroan kiskaliko gaitu
Eskarmentu handiko taldea da gurean Piztiak. Hamarkadaz hamarkada oholtza gainean, hirukoteak «Gabeko Kalapitxixak» aurkeztu zuen orain gutxi, autoeditatutako lana, eta zuzenean joko du orain, Ondarroan bertan. Gaua berezia egiteko, Pello, Txomin eta Josuk Txuma Murugarren laguna izango dute aurretik, eta Petti ondoan, nafarrak diskoko kantu batzuetan parte hartu baitu. Horretaz gain Josu Eizagirre bideoartistak egun horretarako prestatutako irudiak erakutsiko ditu, eta gaua goizez janzten denean gaueko tximeletak, ezinbestean, argitan kiskaliko dira.