
ERAKUSKETA
Pello Irazuren azken urteotako lanak ikusgai Bilboko Carreras Mugican
Bilboko Carreras Mugica galeriak Pello Irazu andoaindarraren zenbait eskultura biltzen ditu. Azken urteetan egindako lanak dira. Instalazio batez gain - «Descendimiento»-, eta paperaren gaineko grafitoak, periodikoaren gainean egindako zenbait marrazki eta hormako eskulturak aurki daitezke. Erakusketa datorren urtarrilaren 8ra bitartean egongo da ikusgai astelehenetik ostiralera eta larunbatetan hitzordua aurretik eginez.