GARA > Idatzia > Ekonomia

Partzuergoko baldintzak hobetzeko eskatu dute

GARA |

LABeko ordezkariek Haurreskolak Partzuergoko lan baldintzak hobetzearen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo Lakuako Gobernuko egoitzaren aurrean.

LABek 0 eta 3 urte bitarteko etapan lan funtzio kopurua handiagoa dela gogorarazi zuen, eta lan berdina egiteagatik lan baldintza berdinak izatea eskatu zuen. Halaber, Gobernuak hilabete honetan ordainsariaren igoera langileen ordezkariekin hitz egin gabe erabaki duela salatu zuen, eta aurrekontuetan agertzen den %4 jaso beharrean %3 jasoko dutela adierazi zuen.

Besteak beste, langileen ordezkariekin negoziatzea eta ez inposatzea, baldintzak hobetzeko diru partida bat eskaintzea, 0-3 zikloko eskaintza zabaltzea, ziklo horren balio hezitzailea onartzea eta ordezkapen guztiak betetzea eskatzen du sindikatuak. Egun, 187 haur-eskola dago Partzuergoan, eta bertan 1.100 langile ari dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo