GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

DEIA Josu Torre 2009/11/26

Segi

Entorno, gaztelerazko hitzari, gorroto diot duela zazpi urte ingurutik harrezkero. Besteak beste Partiduen Lege berri hura egiteko oinarrizko berba izanaz gain, kontaezinezko euskaldun kopurua hartzen duelako beregan. Barne hortan egoteak zorioneko pentsamendu bakarretik kanpo gauden gehienok edozein une eta tokian atxilotu edo edozertaz salatuak izateko arriskua dugu. Gune edo izaki baten inguru edo entornoa metro bat edo 100 km.ko erradio duelako eta horrela asko harrapatzen gaitu. (...)

Beldurgarria zinez, bestalde, 650 gizon armadun eta hauek erabiltzeko ongi preparatuak osatzen duten ejerzitoa gau beltzaren laguntzaz gure herri eta herrizketatik barraiatzen ikustea. Ikustea eta sentitzea, ongi atzematen baitira igarotzen diran guneetan. Berehala datozkit gogora Egunkaria edo Egin triskatzera etorri zireneko irudi latzak. Gizon armadunak eta, soldaduzka egin genuenak behin eta berriz entzun genuen, obedientzia itsuaz mugitzen direnak. Zer egiten duten jakin gabe, ondotxo dakienaren agindupean. Beldurgarria, zinez!

Ulertezina egiten zait, gainera, herenegun goizaldeko atxiloketen arrazoiak. Gazte hauek ezagutzen ez ditudanez, atxilotze agindua eman dutenen zioak irakurri ditut eta azpimarrazten ditut kakotx tartean. «Ez dut frogarik behar, aski da SEGIkoak izatea», dio Rubalcaba jaunak, «Gazte independisten kontrako sarekada», agindu du Grande Marlaskak. «Ikasle ordezkariak eta udal hauteskundetako hautagaiak daude atxilotuen artean», «Borroka armatuaren ordez bizitza legala egiten duten ordezkari politikoak» omen dira besteentzat.

Neronek baino adimen argiagoa duen norbaitek azaldu beharko, Unibersitatean klaseko delegatu edo ordezkari izatea, bizitza normala eginez politikan aritzea, udal batetarako hautagai aurkeztea, gazte independenista izatea edo hortan sinestea atxilotzeko froga diran edo ez. Azken baten berdin dio, «ez dut frogarik behar...».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo