GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

NOU CONGOST Gasteiztarrak, pizgarri baten bila

Puzzlearen piezei forma egokiagoa emateko beste aukera bat du Baskoniak

K.A.

Caja Laboral Baskoniak aukera paregabea du gaur Manresan Ligan etxetik kanpoko azken bi jardunaldietan eta ostegunean CSKA handiaren aurka jaso dituen porrotek utziriko kezkak baztertzeko. Edozein une da egokia bolada txar bati atea ixteko. Baina gaur garaipen eroso bat lortzea pizgarri potoloa litzateke Dusko Ivanovicen taldearentzat. Gasteiztarrek, nola ez, Tiago Splitterrengan izango dute erasorako armarik boteretsuena. Are gehiago, datuei erreparatu eta Manresa ACB Ligako saskiratzailerik kaskarrena dela ikusita, errebote gutxien hartzen dituenetakoa dela eta, gainera, zona barneko jokoan dituela gabeziarik nabarmenenak.

Lesioen erruz Ivanovicek gorriak ikusi ditu astean zehar behar bezalako entrenamenduak egin ahal izateko, baina azken orduko berriek Balkanetako entrenatzailearen kezka pixka bat baretzea lortu dute. Izan ere, atzora arte zalantza izan den Eliyahuk taldearekin bidaiatu du. Ordea, Huertas ez da errekuperatu eta Gasteizen geratu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo