GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bizi mugimenduko hogei euskal herritar, trenez Kopenhageko gailurrera


A.B. | BAIONA

Astelehenean hasi eta abanduaren 18a bitartean igaroko da Kopenhagen Klimari buruzko gailurra. Inguramen arloko elkarte, gizarte eragile eta mugimenduen hitza entzunarazteko, 770 lagun bilduko dituen «Kopenhagerako bereziki antolatu trena» hartuko dute, eta horietan Euskal Herriko hogei lagun inguru izanen dira.

Bizi Mugimenduko kideak dira horiek. Hurrengo ostegunean Baionatik abiatu, eta larunbatean, hau da, abenduaren 12an hartuko dute tren hori Bruxelasetik, Kopenhagera iristeko.

Ekimen horren karietara, Bizi mugimenduak hainbat hitz-ordu finkatuak ditu ondoko asteetan. Lehena gaur bertan izango da, klimari buruzko nazioarteko eguna ospatzeko.

Gaur eta ostegunean

«Sistema alda dezagun, ez klima» izenburupean, ekintza eta hitzaldiak izanen dira gaurko egunean zehar Lapurdi hiriburuan.

Ondotik, abenduaren 10an, Kopenhageko bidea hartuko duten Bizi mugimenduko lagun horiei sostengua adierazteko asmoz, bazkari eta gaualdi bat antolatzen du kolekti- boak Baionan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo