Kultura

Kultur zale, ongi etorri eta «benvingut» 44. Euskal Liburu eta Disko Azokara

Telebista eta guzti. Horrela aurkeztu zitzaigun atzo, ireki bezain pronto, Durangoko Azoka, ohitura denez, ikastetxeetako gaztetxoei eskaini eguna berreskuratuta.


Kultura

Kulturaren etorkizuna diren haur eta gazteek eskaintza zabala dute gozatzeko

Azoka egiten hasi zirenean txikiek leku gutxi zuten bertan; denborarekin toki handiago eta egokiagoa lortuz joan dira, ordea. Hogei urte dira Berbaro elkartea sortu zutela, eta Gerediagarekin batera, Haur Literatura Aretoan irakurzaletasuna eta musika sustatzeko lanean ari direla. Miren Agur Meaberen «Olatu guztien gainetik», Yolanda Arrietaren «Agur, ama!» eta Toti Martinez de Lezearen «Nur eta herensugearen tenplua» aurkeztuko dituzte gaur bertan.


Kultura

«Seaska 40 urte euskararen alde», ama hizkuntza hedatzearen aldeko apustua

Seaskak berrogei urteko ibilbidea bete du aurten; lau hamarkada Ipar Euskal Herriko haurrei euskara hutsezko heziketa bat eskaintzen, eta guztia guraso eta irakasle baten arteko nahiari esker.


Kultura

La deFensa de Nafarroa, tema de dos nuevas obras en la feria de durango

El escenario de la Feria del Libro y Disco de Durango ofrece la ocasión idónea para la presentación de dos propuestas literarias en género, estilo y formato totalmente diferentes que, sin embargo, coinciden en la esencia y la motivación que las hizo concebir: la divulgación de una parte de la Historia de nuestro pueblo. Una de las obras es el cuarto volumen de la colección «Navarra. Castillos que defendieron el Reino», de Iñaki Sagredo (edit. Pamiela), y la otra es la novela histórica «Vitoria. Asedio al Reino de Navarra», de Pello Guerra (edit. Astero), que ya está a la venta junto con este diario. Ambas se presentan mañana en el recinto ferial y están en los respectivos stands de Gara y Pamiela.



Kultura

Miquel Gros: «Euskara, hizkuntza baten berreskurapenaren eredu ezin hobea da»

«El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística» aurkeztu zuen Euskaltzaindiak Durangon. Egilea, Miquel Gros i Llados abokatu eta soziolinguista katalana.