GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-jasotzea

Urkiola prest dago 125eko errektangularra jasotzeko

J.L.

Miren Urkiolak marka ahalegina egingo du gaur 12.00etatik aurrera Erromon, 125 kiloko harri errektangularrarekin. Bizkaitarrarentzat lehen ahalegina izango da harri honekin. Orain arte zilindro zaharrarekin ibili da gehien, baina errektangularrari ekingo dio gaur.

Harri honekin emakumezkoetan lehen marka Idoia Etxeberriak egin zuen. Oriotarrak 120 kilokoa jaso zuen bere herrian, eta gaur hori ontzen saiatuko da Urkiola.

Jaialdian ez da ekinaldi hori bakarrik izango, Euskal Kirolaren Eguna ospatuko baitute, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan. Larrea beteranoa ere han izango da, 80 urterekin bi kanako mozteko asmoarekin, eta hori ez da makala.

Hori guztia gutxi ez eta, Bizkaiko orga-jokoko finala ere jokatuko da. Horietaz gain, aizkolariak, harri-jasotzaileak, trontzalariak, eta Asturiaseko kirolak ere ikusi ahal izango dira, 6 Conceyos taldekoak. Hala ere ekitaldi nagusia Urkiolaren marka ahalegina izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo