Top 14
Avironek etxetik kanpo erraztasun handiak ematen jarraitzen du
STADE FRANÇAIS 34
AVIRON 10
J.L. I
Avironek kamuts jarraitzen du etxetik kanpo. Jean Dauguer zelaitik ateratakoan asko kostatzen zaio garaipenak erdiestea, eta atzokoan ere berretsi zen hori. Gauzak horrela, etxean lortu beharra dauzka puntuak, eta hori lortzen ez badu, zaila izango du onenekin jarraitzea.Partida zaila zuten atzo zuri-urdinek, aurrean ere asko jokatzen zuen Stade baitzuen. Lehen lau postuetatik aparte dabiltza, eta horra iristea da paristarren helburua. Hori lortzeko Frantziako estadiora eraman zuten norgehiagoka, eta 70.000 zale izan zituzten babesten.
Partidak nagusi bakarra izan zuen, Stade bera; ez zuen aparteko arazorik izan. Avironekoek erraztasunak eman zituzten, gainera: atzean nahiko ahul aritu ziren, aurrean behar besteko presioa egin gabe, eta amaieran astindu ederra hartu zuten.
Lau entsegu ere jaso zituzten baionarrek, eta garbi izan behar dute gabezia horiek zuzentzea ezinbestekoa dutela, bigarren itzulian etxean jokatuko baitituzte norgehiagoka gehienak.